Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ALDAGAI ESTATISTIKOAK - Coggle Diagram
ALDAGAI ESTATISTIKOAK
Informazio - Orokorra
Ikerketan aztertzen den ezaugarria aldagai estatistikoa da; adibidez: sexua, adina, ikasketa-maila, herritartasuna, gai batekiko adostasun-maila, etab. Aldagaiek hartzen dituzten balioak datuak dira.
Aldagai estatistikoak, funtsean, bi motatakoak izan daitezke, kualitatiboak eta kuantitatiboak.
Aldagai kualitatiboak
Ez dira zenbaki gisa adierazten, baizik eta kategoria edo atributu gisa. Aldagai horiek nolakotasuna adierazten dute; adibidez: sexua, izena, begien kolorea, etab.
Aldagai kuantitatiboak zenbakien bidez adieraz daitezke, hots, neur edo konta daitezke; esate baterako: adina, seme-alaba kopurua, altuera, etab. Era berean, honelakoak izan daitezke:
-
*
Kuantitatibo diskretuak:
Balio zehatz batzuk baino ezin dituzte hartu. Oro har, konta daitezkeen aldagaiak direla esan daiteke. Adibidez: adina, seme-alaba kopurua, etab.
Kuantitatibo jarraituak
Arte bateko edozein balio har dezaketenenak dira. Oro har, neur daitezkeen aldagaiak direla esan daiteke. Esate baterako: pisua, luzera, denbora, etab. Horrelako aldagaietan datuak oso sakabanatuta egon daitezkeenez, komeni izaten da datuak tarteetan taldekatzea.
Adibidea
Adibidez, DBH 3ko gela bateko ikasleen altuera aztertzean erantzunak 152 cm-tik 181 cm-ra hedatzen badira, datuak aurrez finkatutako multzoetan sailka daitezke. Esate baterako, honela:
-
-
-
-
-