Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
MATERIALAK - Coggle Diagram
MATERIALAK
MATERIALAK
Material guztiak fabrikatzen dira naturatik eskuratzen diren lehengaietatik abiatuta. Kasu batzuetan lehengaiak zuzenean erabil daitezke, baina kasu gehienetan eraldatze-prozesuak jasan behar dituzte erabili ahal izateko.
Jatorriaren arabera, lehengaiak hiru taldetan sailkatzen dira:
a) Animalia jatorrikoak: artilea, larrua…
b) Ladare jatorrikoak: egurra, kotoia…
c) Mineral jatorrikoak: hondarra, harriak, mineralak…
-
MATERIAL MOTAK
Naturatik eskuratutako lehengaiak material bihurtzen dira lehengaiei prozesu jakin batzuk aplikatuz. Eta, prozesu horien arabera, materialak honako hiru multzo hauetan sailkatzen dira:
.
a) Material naturalak dira zuzenean lehengaiekin sortutakoak. Kasu hauetan ez dute eraldaketarik jasaten; adibidez, zura, buztina, artilea…
b) Material artifizialak dira lehengaiak transformatuta sortzen diren materialak. Material hauek naturan ere aurkitu daitezke, baina gizakiak modu industrialean produzitzeko aukera garatu du. Material artifizialak dira, adibidez, beira, zementua…
c) Material sintetikoak, berriz, gizakiak sortu dituen material berriak dira. Lehengaiak transformatuta, naturan berez existitzen ez diren materialak dira. Plastikoak dira material sintetiko ezagunenak.
-