Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
MATERIALAK, image, image, image, image - Coggle Diagram
MATERIALAK
-
MATERIAL MOTAK
Naturatik eskuratutako lehengaiak material bihurtzen dira lehengaiei prozesu jakin batzuk aplikatuz. Eta, prozesu horien arabera, materialak honako hiru multzo hauetan sailkatzen dira:
a) Material naturalak dira zuzenean lehengaiekin sortutakoak. Kasu hauetan ez dute eraldaketarik jasaten; adibidez, zura, buztina, artilea…
b) Material artifizialak dira lehengaiak transformatuta sortzen diren materialak. Material hauek naturan ere aurkitu daitezke, baina gizakiak modu industrialean produzitzeko aukera garatu du. Material artifizialak dira, adibidez, beira, zementua…
c) Material sintetikoak, berriz, gizakiak sortu dituen material berriak dira. Lehengaiak transformatuta, naturan berez existitzen ez diren materialak dira. Plastikoak dira material sintetiko ezagunenak.
Informazio - Orokorra
Material guztiak fabrikatzen dira naturatik eskuratzen diren lehengaietatik abiatuta. Kasu batzuetan lehengaiak zuzenean erabil daitezke, baina kasu gehienetan eraldatze-prozesuak jasan behar dituzte erabili ahal izateko.
Jatorriaren arabera, lehengaiak hiru taldetan sailkatzen dira:
a) Animalia jatorrikoak: artilea, larrua…
b) Ladare jatorrikoak: egurra, kotoia…
c) Mineral jatorrikoak: hondarra, harriak, mineralak…
PLASTIKOA
Informazio - Orokorra
Plastikoak petroliotik eratorritako material sintetikoak dira. Azken hamarkadetan plastikoen produkzioa eta erabilpena etengabe hazi dira.
Zuraren abantailetako bat da erresistentzia mekaniko handia duen materiala dela; hau da, trakzio, konpresio eta flexio indarrak ongi jasaten dituela. Horretaz gain, isolatzaile termiko eta elektriko oso ona da. Urak baino dentsitate txikiagoa duenez, (500 kg/m3) ur gainean flotatu egiten du. Zuraren beste abantailetako bat da material berriztagarria dela, eskala geologikoan denbora tarte laburrean sortzen delako eta hondakinik utzi gabe desegiten delako.
Zurak dituen desabantaila nagusien artean daude, erraz erretzen dela eta hezetasunak kalte handia eragiten diola.
-
-
-
-