Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Teknologia 14 - Coggle Diagram
Teknologia 14
Jatorriaren arabera, lehengaiak hiru taldetan sailkatzen dira:
Ladare jatorrikoak: egurra, kotoia etab
Mineral jatorrikoak: hondarra, harriak, mineralak etab
Animalia jatorrikoak: artilea, larrua etab
Teknologia-arloan erabiliko dituzun material ohikoenak hiru dira: zura, plastikoa eta metala.
PLASTIKOAK
-
Metalek dituzten ezaugarrien artean dago zurak bezala erresistentzia mekaniko handia dutela. Plastikoa bezala, material oso moldagarria da, bero handia emanda biguntzen baitira eta nahi den forma eman ahal zaie. Metalak ere iraupen handiko materiala dira.
Zura eta plastikoak ez bezala, metalak bero eta elektrizitate-eroale onak dira; horregatik, elektrizitatea, beti, metalezko kableen bidez garraiatzen da.
Metalak duen desabantaila nagusia da material garestia dela, mineraletik metala lortzea prozesu konplexua delako. Metalen produkzioa industria siderurgikoan egiten da.
-
ZURA
Zuraren abantailetako bat da erresistentzia mekaniko handia duen materiala dela; hau da, trakzio, konpresio eta flexio indarrak ongi jasaten dituela. Horretaz gain, isolatzaile termiko eta elektriko oso ona da. Urak baino dentsitate txikiagoa duenez, (500 kg/m3) ur gainean flotatu egiten du. Zuraren beste abantailetako bat da material berriztagarria dela, eskala geologikoan denbora tarte laburrean sortzen delako eta hondakinik utzi gabe desegiten delako.
Zurak dituen desabantaila nagusien artean daude, erraz erretzen dela eta hezetasunak kalte handia eragiten diola.
Zuhaitzen enborretik zuzenean lortzen den material naturala da. Zuhaitz espezie bakoitzetik lortzen den zurak bere berezitasunak ditu; horrela, pinutik edo haritzetik eskuratutako zurak ez dira guztiz berdinak izango.
Zur naturalaz gain, gizakiak zur artifiziala produzitzen du: zur hondakinak bildu eta erretxinekin nahastuta fabrikatutakoa, hain zuzen. Zur artifizialak dira, adibidez, okumena eta DMa.
Naturatik eskuratutako lehengaiak material bihurtzen dira lehengaiei prozesu jakin batzuk aplikatuz. Eta, prozesu horien arabera, materialak honako hiru multzo hauetan sailkatzen dira:
Material artifizialak dira lehengaiak transformatuta sortzen diren materialak. Material hauek naturan ere aurkitu daitezke, baina gizakiak modu industrialean produz itzeko aukera garatu du. Material artifizialak dira, adibidez, beira, zementua etab
Material sintetikoak, berriz, gizakiak sortu dituen material berriak dira. Lehengaiak transformatuta, naturan berez existitzen ez diren materialak dira. Plastikoak dira material sintetiko ezagunenak.
Material naturalak dira zuzenean lehengaiekin sortutakoak. Kasu hauetan ez dute eraldaketarik jasaten; adibidez, zura, buztina, artilea etab
-
batzuetan lehengaiak zuzenean erabil daitezke, baina kasu gehienetan eraldatze-prozesuak jasan behar dituzte erabili ahal izateko.