Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
DATU-BILKETARAKO TRESNAK - Coggle Diagram
DATU-BILKETARAKO TRESNAK
Ikerketa estatistikoetan ezinbestekoa da datuak biltzea. Informazioa jasotzeko tresnen artean erabilienak inkesta, behaketa eta elkarrizketa dira.
Batzuetan datuak bilatzeko tresna bat baino gehiago erabiltzen dira batera.
Inkesta
Inkestarekin, iritziak jasotzen dira, gehienez galdera-zerrenden bidez jasotzen dira.
Galdera-zerrendak galdtegiak dira, eta anonimoak izaten dira.
Lagin handietara erraz iristeko erabiltzen den teknika da.
GALDETEGIA
Bigarren Zatia
Galdetutakoaren datu pertsonalak:
izen-abizenak, herritartasuna, sexua, adina, jaiotza-data, egoera zibila, ikasketa-maila, lanbidea, diru-sarrerak, etab.
Hirugarren zatia
Ikerketari buruzko galderak
: ikerketaren helburuetara iristeko jakin beharreko datuei buruzko galderak.
Lehengo Zatia
Galdetegiaren identifikazioa
: inkestaren izena, sustatzailea eta data.
Erantzunaren formari erreparatuz, galderak hiru motatakoak izan daitezke:
itxiak, irekiak edo mistoak
.
Irekiak
Hauetan inkestatuak nahi duena erantzun dezake.
Mistoak
Inkestatuari erantzuna arrazoitzeko, zehazteko edo zabaltzeko aukera ematen dioten galderak dira. Horretarako, gehienetan galdetegian beste hainbat aukera ematen da edo zergatik? galdetzen.
Itxiak
Test itxurakoak dira. Erantzun-aukera itxia ematen da. Adibidez: bai/ez/ez dakit, urtero/bi urtetik behin/behar dudanean soilik/…
Behaketa
Datu-bilketan, metodo hori erabiltzen da; bereziki, azterketa soziologiko eta psikologikoetan.
Behaketaren helburua da gertaera bere ingurune naturalean, eta sortzen den eran deskribatzea (kalean euskararen erabilera aztertzea adibidez).
Jokaerak aztertzea erreza da tresna horren bidez; izan ere, ekintza bat nork, non, nola, noiz eta zergatik egiten duen era naturalean ikusten da.
Elkarrizketa
Ikertzaileak ahoz jasotzen ditu galderen erantzunak.
Elkarrizketak banakakoak zein taldekakoak izan daitezke. Elkarrizketaren helburua gai zehatz bati buruzko informazioa jasotzea da.
Datu-bilketarako modu hori baliagarria da gai baten inguruko beharrak eta horiek asetzeko moduak identifikatzeko. Tresna hori baliatzen da biztanleria txikiko ikerketetan.
Elkarrizketetan informazioa aurrez aurre trukatzen da, eta horrek elkarrizketatzaile eta elkarrizketatuaren arteko konfiantza sendotzea ekar dezake.