Kotizazio gabeko pentsioek erretiratuta edo ezintasunen bat duten eta, aldi berean, diru-premian dauden pertsonei prestazio ekonomikoak, doako mediku eta farmazia-laguntza eta gizarte-zerbitzu osagarriak ziurtatzen dizkiete. Kotizazio gabeko ezintasun- pentsioaren onuradunak lanean hasten badira bai beraientzako, bai beste norbaitentzako, diru hori jasotzeari utziko dio lan horrek irauten duen bitartean. Baina, lan hori amaitutakoan pentsioaren ordainketa automatikoki berreskuratuko du.