Bigarren zatia, galdetutakoaren datu pertsonalak: izen-abizenak, herritartasuna, sexua, adina, jaiotza-data, egoera zibila, ikasketa-maila, lanbidea, diru-sarrerak, etab.
Erantzunaren formari erreparatuz, galderak hiru motatakoak izan daitezke: itxiak, irekiak edo mistoak.
Itxiak: test itxurakoak dira. Erantzun-aukera itxia ematen da. Adibidez: bai/ez/ez dakit, urtero/bi urtetik behin/behar dudanean soilik/…
-
Mistoak: inkestatuari erantzuna arrazoitzeko, zehazteko edo zabaltzeko aukera ematen dioten galderak dira. Horretarako, gehienetan galdetegian beste hainbat aukera ematen da edo zergatik? galdetzen.