Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
DATU-BILKETARAKO TRESNAK - Coggle Diagram
DATU-BILKETARAKO TRESNAK
Inkesta
Inkestaren bidez, gizabanakoen iritziak jasotzen dira, gehienetan idatziz emandako galdera-zerrenden bidez.
Galdera-zerrenda horiek galdetegiak dira eta anonimoak izaten dira.
Lagin handietara erraz iristea ahalbidetzen duen teknika da.
Galdetegi batek hiru zati hauek ditu:
Lehenengo zatia
Lehenengo zatia, galdetegiaren identifikazioa: inkestaren izena, sustatzailea eta data.
Bigarren zatia
Bigarren zatia, galdetutakoaren datu pertsonalak: izen-abizenak, herritartasuna, sexua, adina, jaiotza-data, egoera zibila, ikasketa-maila, lanbidea, diru-sarrerak, etab.
Hirugarren zatia
Hirugarren zatia, ikerketari buruzko galderak: ikerketaren helburuetara iristeko jakin beharreko datuei buruzko galderak.
Erantzunek hiru mota dituzte
Irekia
Inkestatuak nahi duena erantzun dezake.
Mistoa
Inkestatuari erantzuna arrazoitzeko, zehazteko edo zabaltzeko aukera ematen dioten galderak dira.
Horretarako, gehienetan galdetegian beste hainbat aukera ematen da edo zergatik? galdetzen.
Itxia
Test itxurakoak dira.
Erantzun-aukera itxia ematen da.
Adibidez: bai/ez/ez dakit, urtero/bi urtetik behin/behar dudanean soilik/…
Behaketa
Datu-bilketan, sarri, metodo erabiltzen da; bereziki, azterketa soziologiko eta psikologikoetan.
Behaketaren helburua da gertaera bere ingurune naturalean, eta sortzen den eran deskribatzea (kalean euskararen erabilera aztertzea adibidez).
Jokaerak aztertzea erreza da tresna horren bidez; izan ere, ekintza bat nork, non, nola, noiz eta zergatik egiten duen era naturalean ikusten da.
Elkarizketa
Tresna horren bidez, ikertzaileak ahoz jasotzen ditu galderen erantzunak.
Elkarrizketak banakakoak zein taldekakoak izan daitezke.
Elkarrizketaren helburua gai zehatz bati buruzko informazioa jasotzea da.
Elkarrizketetan informazioa aurrez aurre trukatzen da, eta horrek elkarrizketatzaile eta elkarrizketatuaren arteko konfiantza sendotzea ekar dezake.
Datu-bilketarako modu hori baliagarria da gai baten inguruko beharrak eta horiek asetzeko moduak identifikatzeko.
Tresna hori baliatzen da biztanleria txikiko ikerketetan.
HELBURUA
Ikerketa estatistikoetan ezinbestekoa da datuak biltzea.