Izenak izaki bizidunak, objektuak, sentimenduak, fenomenoak… izendatzeko erabiltzen diren hitzak dira. Beraz, izenak dira honako hauek: tximeleta, Martin, errepidea, itxaropena, emigrazioa, urakanak, batuketa…
Era askotara erabili ahal daitezke: izen bat arrunta ala berezia , biziduna ala bizigabea, konkretua ala abstraktua izan daiteke.