Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
KATEGORIA GRAMATIKALAK: IZENA - Coggle Diagram
KATEGORIA GRAMATIKALAK: IZENA
Izenak era askotara sailka daitezke; esate baterako, esan daiteke izen bat arrunta ala berezia den, biziduna ala bizigabea, konkretua ala abstraktua.
Izen biziduna ala bizigabea?
Izen bizidunak
Izen bizidunak dira gizaki eta animaliei erreferentzia egiten dietenak.
Izen bizigabeak
Bizigabeak, beste guztiak dira, landareak barne. Harrigarria bada ere, euskal gramatikaren ikuspegitik, landareak bizigabeak dira.
Izen konkretua ala abstraktua?
Izen konkretua
Izen konkretuak izakiak, objektuak… gauza materialak izendatzeko erabiltzen dira.
Izen abtraktua
Abstraktuek, berriz, sentimenduei, kualitateei eta horien gisako gauza inmaterialei egiten diete erreferentzia.
. Izen arrunta ala berezia?
Izen bereziak
Izen bat berezia da, izaki, objektu, fenomeno… jakin eta bakar bati erreferentzia egiten dionean.
Pertsona-izenak, hirien izenak, auzoenak, herrialdeenak… izen bereziak dira.
Izen horien lehenengo hizkia letra larriz idatzi behar da.
Izen arruntak
Izen arruntek, berriz, bereziak eta bakarrak ez diren izakiak, objektuak, fenomenoak eta abar izendatzen dituzte:
emakumea, leihoa, eskua, poza, loroa, bekaizkeria…
Izenak izaki bizidunak, objektuak, sentimenduak, fenomenoak… izendatzeko erabiltzen diren hitzak dira.