Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
KLIMA - Coggle Diagram
KLIMA
Zona beroa:
Ekuatoriala:
Klima ekuatorialako zonetan euri ugari egiten du urte guztian. Oihan asko daude,eta oihan orretan landare asko egon ohi dira.
Tropikala:
Klima tropikaleko zonetan, urtaro euritsuak eta urtaro lehorrak daude,paisaia mota bereizgarria sabana da. Zuhaitz espezie nagusiak baobaba eta akazia dira.
Basamortukoa:
Basamortuko klima duten zonetan ez du ia euririk egiten,basamortu beroetan ez dago ia landarerik lehortasun handia dagoelako.Landare mota nagusia kaktusa da.
Zona epela:
Mediterranioa:
Klima mediterraneoan, udak beroak eta lehorrak izaten dira; eta neguak, berriz, leunak. Paisaia mota bereizgarria baso mediterraneoa da: hosto iraunkorreko zuhaitzak asko izaten dira adibidez artea.
Kontinentala:
Klima kontinentalean, neguak hotzak izaten dira, eta udak, beroak. Prezipitazio gutxi dago. Baso boreala da zona horretako paisaia bereizgarria.Zuhaitz espezie ohikoenak, berriz, pinuak eta izelak.
Ozeanikoa:
Klima ozeanikoan euri asko egiten du urte guztian. Zona horretako paisaia bereizgarria baso ozeanikoa da.Hosto erorkorreko zuhaitz espezieak daude, adibidez, haritza eta pagoa.
Zona hotza:
Mendiko klima:
Mendiko klima duten zonetan, neguak luzeak eta hotzak izaten dira, eta udak, berriz, freskoak. Landaredia aldatu egiten da, altitudearen eta zona klimatikoaren arabera.
Klima polarra:
Klima polarrean, tenperaturak oso baxuak dira urte guztian. Ohikoak dira basamortu polarrak: izotza da nagusi paisaian.