Familian zenbateko diru-sarrerak dauzkagun kontuan izan eta baloratu behar dugu, zer egin dezakegun, zer eros dezakegun eta abar zehazteko. Aurrezteko gomendio
erabilgarri hauei jarraitu diezaiekegu:
Erosketak egitean:
-Produktu eta prezioak hainbat dendatan konparatu.
-Izozkailu ona baduzu, supermerkatu, arrandegi eta harategietako
eskaintzetaz baliatu.
-Produktu garestienak ez dira beti onenak.
-Janaria prestatzerakoan ere aurreztu dezakezu.
Beharrezkoa erosi:
Batzuetan, supermerkatuetan batez ere, beharrezkoak ez diren artikuluak erosten ditugu…
Lehenengo, guztiz beharrezkoak direnak erosi behar ditugu.
Etxeak berez sortzen duen gastua:
-Telefono-deiak kontrolatzea.
-Argiarekin berdina gertatzen da ori ere kontrolatu behar da.
-Berogailua piztean, ateak eta leihoak itxita daudela ziurtatu behar da eta abar...
Errenta-aitorpena egiterakoan:
Gaur egun dohainik egin daiteke Ogasun Ordezkaritzetan pertsonalki bertara hurbilduz, telefonoz edo Interneten bidez. Ez dago aholkularitzetan dirua gastatu beharrik.
Garraio publikoa erabili:
Gure hirian garraio publikoak ondo funtzionatzen badu, leku batetik bestera joateko autoa ez era- biltzen saiatu behar dugu.