Datu-bilketan, sarri, metodo hori erabiltzen da; bereziki, azterketa soziologiko eta psikologikoetan. Behaketaren helburua da gertaera bere ingurune naturalean, eta sortzen den eran deskribatzea (kalean euskararen erabilera aztertzea adibidez). Jokaerak aztertzea erreza da tresna horren bidez; izan ere, ekintza bat nork, non, nola, noiz eta zergatik egiten duen era naturalean ikusten da.