Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Elektrizitatea eta elektronika, Captura de pantalla 2022-01-13 112645,…
Elektrizitatea eta elektronika
Karga elektrikoen higidura. Zirkuitu elektrikoa
Ibaietan, korrontea sor dadin, beharrezkoa da desnibel bat egotea. Horren antzera,
korronte elektrikoa sortzeko, edota, bestela esanda, kargak higitzeko, beharrezkoa da
kargen arteko desoreka elektriko bat egotea
Horrez gain, eroale bat behar da; hots, karga elektriko askeak dituen material bat –adibi-
dez, metalak– desoreka elektrikoan dauden puntuak lotzean higitu ahal izango direnak.
Korronteak pilatik bonbillara eta handik berriro pilara egiten duen bideari, konektatzen
dituzten harietan zehar, zirkuitu elektriko deritzo.
Sorgailu elektriko motak
Zirkuitu honetan, sorgailua pila bat da,
eta energia kimikoa energia elektriko
bihurtzen du. Elektroimanak bernizatu-
tako kobrezko bobina bat eta burdinaz-
ko nukleo bat ditu, eta imandu egiten
da korrontea igarotzean. Zenbat eta
korronte handiagoa igaro, orduan eta
potentzia handiagoa du elektroimanak.
Zirkuitu honetan, sorgailua eguzki-
plaka bat da, eta eguzki-energia ener-
gia elektriko bihurtzen du. Motorrak,
energia hori baliatuta, haizagailua
higia razten du. Eguzki-plakek aukera
ematen dute sare elektrikoa iristen ez
den lekuetan elektrizitatea sortzeko;
adibidez, satelite artifizialeta
Esku-argiaren sorgailua alternadore
bat da, eta biratze-higiduraren energia
mekanikoa energia elektriko bihurtzen
du. Bonbillak, energia hori baliatuta,
argi egiten du. Zentral elektrikoetan
horren antzeko mekanismo bat erabil-
tzen dute, turbinaren higidurak sortzen
duen energia elektrizitate bihurtzeko.
Sorgailuetan, zenbait energia-mota energia elektriko bihurtzen dira. Hargailuetan,
energia elektrikoa eraldatu eta beste energia-mota bat bihurtzen da
bi korronte-mota egon daitezke
Karga elektrikoak beti noranzko berean higitzen badira, korrontea korronte zuzena da.
Eguzki-plakek eta pilek korronte zuzena sortzen dute
Korrontearen benetako noranzkoa da elektroien higidura sorgailuaren polo negatibo-
tik positibora. Korrontearen noranzko konbentzionala da sorgailuaren polo positibotik
negatibora doana. Izan ere, horrela ezarri zen xix. mendean, elektroiak karga negati-
boak direla oraindik jakina ez zenean. Gaur egun, noranzko horri eusten zaio, hala ados-
korronte alterno
Korronte elektrikoaren noranzkoa modu erregularrean aldatzen bada, korronte alterno
deritzo. Korronte alternoa sortzen duten sorgailuak alternadoreak dira. Zentral elek-
trikoetako alternadoreek sortzen dute etxeetara iristen zaigun elektrizitatea.
Zirkuitu elektriko batean magnitudeak neurtzea
Potentzial-diferentzia
Zirkuitu bateko bi punturen artean desoreka dagoenean, esaten da haien artean
potentzial-diferentzia dagoela, eta beraz, material eroale batekin puntuak elkarrekin
lotuz gero, korronte elektrikoa sortzen da eta energia transmititzen da.
Zirkuitu baten bi punturen arteko potentzial-diferentzia (V) da haien artean balia-
tzen den energia, karga-unitate bat igarotzen den bakoitzean. SI sisteman, haren
unitatea volta da, V ikurra duena.
Korrontearen intentsitatea
Kale batean semaforo bat jartzeko, leku batetik denbora-bitarte jakin batean –esate
baterako, ordubetean– zenbat auto igarotzen diren aztertu behar da aurrez. Horren
antzera, eroale batetik zer korronte-fluxu igarotzen den jakiteko, magnitude bat definitu
da: korrontearen intentsitatea.
Honela definitzen da korrontearen intentsitatea (I): segundoko eroalearen
sekziotik igarotzen den karga. Korrontearen intentsitatearen unitatea amperea da,
Zer erlazio dago V-ren eta I-ren artean?
G. S. Ohm alemaniar fisikariak zirkuitu batetik igarotzen den korronte elektrikoaren
intentsitatearen eta aplikatutako tentsioaren arteko erlazioa aztertu zuen. Horretarako,
zirkuituko elementu guztiei finko eutsiz, tentsioa aldatuz joan zen.
Ohmen legea. Eroale batetik igarotzen den korronte elektrikoaren intentsitatea
haren ertzetan aplikatutako potentzial-diferentziarekiko zuzenki proportzionala da.
Proportzionaltasun-konstante hori V-I grafikoaren malda da, eta erresistentzia elek-
triko deritzo.
Erresistentzia elektrikoak (R) korrontea eroaletik igarotzeko zailtasuna adieraz-
ten du, eta haren balioa faktore hauen araberako da: eroalearen materiala (konstan-
te bat, ρ, esleitzen zaio), luzera (L) eta sekzioa (S). SI sisteman, erresistentzia elek-
trikoaren unitatea ohma da, Ω ikurra duena.
Erresistibitatea, ρ, material bakoitzaren ezaugarria da; haren unitatea Ω m da.
Erresistentzia elektrikoen elkarketak
Zirkuitu batean zenbait erresistentzia konektatzean, multzo osoaren balioa konektatzeko
moduaren araberakoa da, konexioek zirkuituaren ezaugarriak aldatzen baitituzte.
Erresistentzien serieko elkarketak
Zirkuituko elementuak serieko konexioaren bidez konektatzeko, bata bestearen jarraian
konektatzen dira, kable berean
Honela zehazten da serieko konexioaren bidez konektatutako bi erresistentziaren
erresistentzia baliokidea:
Erresistentzien paraleloko elkarketak
Erresistentzien paraleloko elkarketak
Voltmetroek adierazten dute bonbilla
bakoitzaren ertzetako p.d.-a eta pilarena
berdinak direla (9 V).
Amperemetroek adierazten dute guztiz-
ko intentsitatea (0,30 A) adar guztien
inten tsitatearen baturaren berdina dela.