EGITURA BILBATUAK: Modu zurrunean elkartutako barraz osatutako egiturak dira, non elementu bakoitzak funtzio bat betetzen duen. Horretarako, zutabeak, habeak, hagaxkak, tiranteak, tenkagailuak, etab. erabiltzen dira pisua jasateko oinarrizko elementu gisa. Eraikuntza modu honek, eraikin masiboen eta ganga-formako eraikinen aldean, eraikinen zama asko murriztea lortu zuen, eta, ondorioz, eraikinen altuera handitu zitekeen, zurruntasuna eta sendotasuna bermatuz.