Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ZELULA ETA ZELULA- BILKINAK - Coggle Diagram
ZELULA ETA ZELULA-
BILKINAK
MINTZ PLASMATIKOA
Mintz plasmatikoa zelula mota guztietan agertzen den bilkina da.
OSAERA KIMIKO
PROTEINAK:
lipido-geruza bikoitzean txertatuta daude;
PROTEINA INTEGRALAK: mintza guztiz zeharkatzen dute.
PROTEINA PERIFERIKOAK: mintzaren bi aldeetako batean daude.
GLUZIDOAK
(karbohidratoak): mintzeko lipidoei eta proteinei lotuta daude, eta glukolipidoak eta glukoproteinak eratzen dituzte.Mintzaren kanpoaldean,
GLUKOKALIXA eratzen dute.
LIPIDOAK
FOSFOLIPIDOAK: mintz plasmatikoaren oinarrizko osagaiak dira;geruza bikoitza eratzen dute.
KOLESTEROLA: geruza bikoitzean tartekatuta, mintzaren
jariakortasuna baldintzatzen du.
EGITURA
Geruza bikoitzeko lipidoek eta bertan txertatutako proteinek eta gluzidoek mosaiko jariakor bat osatzen dute.
Glukolipidoek eta glukoproteinek glukokalixa eratzen dute zelularen kanpoaldean.
Mintz plasmatikoa asimetrikoa da, ez baitute itxura bera zelularen barnealdera ematen duen aldeak eta kanpoaldera ematen duenak.
lipidoak eta proteinak alboetara mugi daitezke (alboko difusioa), eta bira egin dezakete(errotazioa) ardatz nagusiaren inguruan.
FAKTOREA
Gantz azidoak aseak edo asegabeak izatea.
Kolesterol-proportzioa.
Kate hidrokarbonatuen luzera.
Tenperatura.
FUNTZIOAK
OROKORRAK
Zelula barruko ingurua egonkor mantentzea.
Beste zelula batzuekin loturak eratzea (ehunak eratzeko).
Zelulaz kanpoko informazioa jaso eta zelula barrura transmititzea.
Mintzeko proteinak
Inguruko seinale kimikoen errezeptoreak
dira.
Molekulen mintzetan zehar gertatzen den
garraioa kontrolatzen dute.
Mintzaren alde bietan (zitoeskeletoa,
adibidez), makromolekulak elkartzen dituzte.
Gluzidoak (glukokalixa)
Beste zelulak hauteman, eta haiei lotzen
zaie.
Entzimen ainguralekua da.
Zelularen gainazala babesten du.
Lipido-geruza bikoitza
Oso hesi hautakorra da.
GARRAIOA MINTZ PLASMATIKOAN ZEHAR
MINTZA DEFORMATU GABE
GARRAIO PASIBOA: Ez du energia gastatzen Kontzentrazio-gradientearen alde gertatzen delako
Difusio erraztuaren bidez, difusio sinplearen bidez
garraiatu ezin diren ioiak edo molekulak garraiatzen dira.
Difusio sinplearen bidez, molekula polar txikiak, molekula
hidrofoboak eta gasak garraiatzen dira mintzean zehar.
GARRAIO AKTIBOA: garra positibpoaren kontrakoa da, (kontzentrazio-gradientearen aurkan dago
askatutako energia erabiltzen da proteina garraiatzaile horien konformazioa aldatzeko eta, horrela, garraioa burutzeko.
Ezagunena NA+/K+ ponpa da.
MINTZA DEFORMATUTA
ENDOZITOSIA:plasmatikoak, zelula barrura sartu nahi den partikula inguratu, eta besikula bat eratzen du.
Fagozitosian, partikula handiak barneratzen dira
Pinozitosian, partikula likidoak barneratzen dira
Errezeptore bidezko fagozitosian, makromolekulak hautatu egiten dira
EXOZITOSIA:zelulatik tamaina handiko materialak kanporatzen dira
TRANSZITOSIA:zitoplasman zehar partikulak garraiatzeko modua da.
MINTZAREN BEREIZKETA. LOTURAK
LOTURA ESTUAK
:Zelulen arteko espazioan zehar substantziak igarotzea saihesten dute; xurgapenaren efizientzia hobetzen da
GAP LOTURAK
:Zelulen arteko komunikazioa ahalbidetzen dute; bi zelularen zitoplasmen arteko komunikazio-bideak dira.adb;bihotzaren uzkurketa.
ATXIKIDURA MEKANIKOAK
:tentsio handia jasan behar duten ehunetan agertzen dira, zelulak ondo lotzeko.
Atxikidura-bandak: epitelio-ehuneko zelulak lotzen dituzte
Desmosoma: botoi-itxurako lotura ez-iraunkorrak dira
Hemidesmosoma: desmosoma-erdiaren egitura duten loturak dira.
PLASMODESMOAK
: landare-ehunetako zelulen arteko komunikazio-bideak dira.
ZELULEN ANTOLAKETA EREDUAK
Zelulak PROKARIOTOAK edo EUKARIOTOAK izan daitezke.
PROKARIOTA
Moneroak
Organulu zelular gutxi dituzte.
Ez dute zitoeskeletorik.
Erribosoma txikiak dituzte.
Material genetikoa DNA zirkularra da; ez
dute mitosirik egiten.
Kapsula batekin inguratutako mureinazko
pareta zelularra dute.
Material genetikoa zitoplasman barreiatuta
dute, eta ez dute nukleo zehazturik.
Arnas-entzimak mintz plasmatikoan daude.
Flagelo azpimikroskopikoak dituzte.
Fotosintesirako entzimak mintzean daude.
EUKARIOTA
funtzioak
Material genetikoa DNA linealeko molekula
askok osatzen dute; mitosia egiten dute.
Zitoeskeletoa dute.
Material genetikoa nukleo barruan dute.
Organulu-aniztasun handia dute.
Erribosoma handiak eta ugariak dituzte.
Landareek, protisto batzuek eta onddoek badute pareta zelularra.Kimikoki ez da prokariotoena bezalakoa.Animalia zelulek ez dute paretarik edo zelula-hormarik.
Arnas-entzimak mitokondrietan daude.
Fotosintesirako entzimak kloroplastoetan
daude.
Zilio eta flagelo mikroskopikoak dituzte.
Protistoak,Onddoak,Landareak,Animaliak
Izan ahal dira:
TEORIA ZELULARRA
Zelula izaki bizidunen unitate fisiologikoa edo funtzionala da,
bizi-funtzioen erreakzio metabolikoak zelula barruan gertatzen baitira.
Zelula jatorrizko unitatea da: zelula guztiak lehenagoko beste zelula batetik datoz.
Organismo bizi guztiak zelulaz osatuta daude; beraz, zelula izaki bizidunen unitate anatomikoa edo egitura-unitatea da.
Zelula unitate genetikoa da: zelulek organismoaren informazio heredagarria gordetzen dute.