Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
5. FINANTZEN PLANGINTZA - Coggle Diagram
5. FINANTZEN PLANGINTZA
1. AURREZKIA:
gure diru-sarreretatik kontsumitzen ez dugun zatia da.
ZORRA:
etorkizuneko diru-sarreren kontura gaur egun egiten den kontsumoa da.
1.1 AURREZTEKO ARRAZOIAK
Larrialdiei edo ustekabekoei aurre egiteko
Etorkizuneko planak egiteko
Zorrik ez izateko
Inbertsioak hala moduz saldu behar ez izateko
Gogokoak ez diren lan-egoerei aurre egiteko
1.2 ZENBAT AURREZTU BEHAR DA?
ondorengo faktoreak kontuan hartuta:
Diru-sarreren egonkortasuna:
Lan-egonkortasuna oso faktore garrantzitsua da, izan ere, lanpostu egonkorra izateak segurtasuna ematen du etorkizunean.
Ondare aberastasuna:
Oro har, jabetza gehien dituztenek kezka gutxiago izaten dituzte. Hala ere, ondasun asko izateak ez du esan nahi bizimodua ziurtatua izatea.
Osasuna:
Osasun ona ez duenak diru gehiago beharko du normalean, batez ere, osasun sistema publikotik kanpo geratzen diren osasun arreta eta farmazia-gastuak ordaintzeko.
2. NOLA EGITEN DIRA AURREKONTUAK?
Komenigarria da gastuen eta diru-sarreren plangintza antolatzea. AURREKONTUA hortaz, finantza plan pertsonalizatu bat da, gastuak kontrolatzen eta diru-sarrerei ahalik probetxu handiena ateratzen laguntzeko.
2.1 GASTUAK ETA DIRU-SARRERAK IDENTIFIKATZEA
DIRU SARRERAK:
nomina, gizarte segurantzako pentsioa (erretiroa), mantenu-pentsioak, bankuetako kontuen interesak, diru-laguntzak, aparteko lanak...
GASTUAK:
etxebizitza, erosketak, luxuzko objektuak, oporrak, epekako ordainketak...
2.2 GASTU-LEHENTASUNAK EZARTZEA
Nahitaezko kostu finkoak:
ezin dira ordaindu gabe utzi eta zenbatekoa ez da aldatzen. Adibidez: hipoteka, etxebizitzaren alokairua, maileguak.
Beharrezko gastu aldakorrak:
murriztu daitezke baina ezin dira guztiz kendu. Adibidez: janaria, fakturak, arropa.
Beharrezkoak ez diren gastuak:
Egin gabe utzi daitezke. Adibidez: opariak, zinema, bidaiak, etxetik kanpo jatea.
Zor horiek ez ordaintzearen ondorioak hauexek dira:
I. Zorra handitzea
II. Epaiketei edo auziei aurre egin behar izatea
III. Enbargoak edo jabetzak galtzea
IV. Kreditu-historia okertzea. “Berankorren zerrendan sartzea”
2.3 IDAZTEA ETA AURREZTEA
Diru – sarreren eta gastuen zerrenda eginda, aurrekontua idazteari ekin diezaiokegu.
2.4 EBALUATZEA ETA DOITZEA
Tresna matematikoak:
Aldakuntza absolutuak:
zenbat gastatu dugun edo zenbat aurreztu dugun jakin dezakegu dirutan
Ehuneko aldakuntzak:
Aurrekontuan jasokotako zenbatekoen eta benetako zenbatekoen arteko aldaketak adierazten dituzte, ehunekotan, alderatu ahal izateko.
3. PENTSIO LAN PRIBATUAK
DEF: Ekarpen malguen bidez erabiltzen diren aurrezki-planak dira, egoera hauek eragindako ondorioei aurre egiteko: erretiroa, lanerako ezintasuna, menpekotasuna edo heriotza.
Kontratatzeko arrazoiak:
Malgutasuna:
Ekonomia-mota eta egoera pertsonal orotara egokitu ahal izateko, pentsio-planetan ekarpenak egiteko baldintzak malguak izaten dira, bai zenbatekoaren aldetik, bai epearen aldetik. Ekarpenak noiznahi egin daitezke.
Fiskalitatea:
Egiten diren ekarpenek aukera ematen dute pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aurrezteko.
Balio aniztasuna:
Egoera desberdinei aurre egiteko baliagarriak dira.
PENTSIO LANEAN PARTE HARZTEN DUTEN ELEMENTUAK
Sustatzailea:
plana eratzen duenak.
Partaidea:
plana eratzeko interesa duenak eta ekarpenak egiten dituenak.
Onuraduna:
prestazioak jasotzeko eskubidea du, partaide izan edo ez.
3.1 ZENBATEKO PENTSIOA BEHARKO DUT?
Erretiroa hartutakoan beharko diren diru-sarrerak:
PENTSIO PUB. + PENTSIO PRIB.
3.2 GUZTIZKO PENTSIOA KALKULATZEA
2027tik aurrera, erretiro-adina 67 urtekoa izango da, baina 65 urterekin hartu ahal izango da erretiroa, Gizarte Segurantzan 38 urte eta 6 hilabete edo hortik gora kotizatu bada.
Kotizazio-urteak:
sistema publikoan egiten diren ekarpenen urte kopurua.
Gutxieneko kotizazio-aldia:
Pentsio publiko bat jasotzeko eskubidea izateko, 15 urte kotizatu behar dira.
Oinarrizko arautzaileak:
Erretiroa hartu aurreko 15 urteetako kotizazio-oinarrien batez bestekoa da.
KONTUAN HARTU BEHARREKOAK:
15 urte: 50%
20 urte: 65%
25 urte: 80%
30 urte: 90%
35 urte: 100%
Aipatu beharreko kasu berezi bat emakumeak dira, erretiroa hobeto planifikatu behar baitute, faktore hauen ondorioz:
Soldata txikiagoak izaten dituzte:
emakume langileek genero-arrazoiengatik soldata diskriminazioa pairatzen dute oraindik.
Kotizazio-aldi laburragoa:
denbora gutxiago kotizatzen dute, seme-alabak edo senideak zaintzen denbora gehiago ematen dutenek.
Bizi-itxaropen handiagoa:
Emakumeek gizonak baino 5-7 urte gehiago bizitzen dira batez bestez, beraz, emakumeen aurrezkiek denbora gehiago iraun behar dute.