Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Egiturak - Coggle Diagram
Egiturak
Egitura motak eta beraien funtzioak
2 EGITUREN FUNTZIOAK
Oztopoak gainditzea
Oztopo geografikoak gainditu behar ditu, horren adibide: tunelak eat zubiak.
Formari eustea
Formari eutsi behar dio, deformatu gabe. Barne eta kanpo indarrak gainditu behar ditu deformatu gabe.
Kanpo indarrei aurre egitea
Kanpo indarrei aurre egin behar die.
Espazio hutsak ixtea
Eremu zabalak kanpo-eragileetatik babestea da egitura batzuen funtzio nagusia.
Pisuari eustea
Pisuari eutsi behar dio hau da: grabitate indarra eutsi behar du.
Babesa ematea
Egiturak barruan gordetzen dituzten elementuak babesteko helburuarekin diseinatzen dira.
EGITURA ARTIFIZIAL MOTAK
Egitura masibuak
Material pilaketaz eraikitzen diren egiturak dira. Elementu zabal eta erresistenteak pilatuz eraikitzen dira eta, ondorioz, oso trinkoak eta oso astunak izaten dira
Egitura ganga-formakoak
Gangen eraikuntza hobetu zenean, espazio huts gero eta handiagoak eraikitzeko aukera ireki zen, altueran eta zabaleran irabaziz
Egitura bilbatuak
Modu zurrunean elkartutako barraz osatutako egiturak, elementu bakoitzak bere funtzioa betetzen du, zutabeak, habeak, hagaxkak, tiranteak, tenkagailuak, etab. erabiltzen dira.
Tenkatutako egitura esekiak
Tenkatutako egitura esekiak sortzen dira hariekin eraikinen zama zintzilikatzeko. Hari horiek tenkatu egin daitezkeenez, luzeera handituz edo laburtuz, tenkagailuak esaten zaie.
Egitura triangeluarrak
Triangelu forman lotutako profilak, behin eta berriz errepikatuz, osatutako egiturak dira. Arintasuna eta zurruntasuna da egitura triangeluarren ezaugarria, eta oso erraz egokitzen dira eraiki nahi den formara. Orokorren altzairuzko profilak erabiltzen dira.
Gainazal-egiturak
Xafla mehez osatutako egiturak dira. Ohikoenak metalezkoak, plastikozkoak edo material konposatuz osatutakoak dira. Karkasa moduan erabiltzen dira, beste material batzuk inguratzeko eta babesteko Gainazal-egitura dute adibidez, kaxek, latek edo mugikorren fundek.
Egitura pneumatikoak
Barruan aire konprimatua biltzen duten gainazal fin, malgu eta elastikodun egiturak dira. Barruko airea da egiturari eusten diona, kanpoko gainazalari trakzio indarrez eutsiz.
EGITURA NATURALAK ETA ARTIFIZIALAK
Atifizialak
gizakiak eraikitakoak dira. Eraikuntzei emango zaien erabileraren arabera egiturak forma desberdinekin diseinatuko dira, adibidez eraikinak, zubiak, estalkiak…
Maiz, egitura artifizial berriak diseinatzeko orduan, inspirazio-iturria egitura naturalak izan ohi dira.
Naturalak
Naturak egindakoak eta beraien kabuz eboluzionatzen dutenak