Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
EGITURAK - Coggle Diagram
EGITURAK
EGITURA NATURALAK ETA ARTIFIZIALAK
Egitura naturalak:
ausaz eta eboluzioak moldatuta azaldu diren forma desberdinetako sistemak dira. Forma horien jatorria materia bizigabea edo izaki bizudunak izan daitezke.
Izaki bizidunen kasuan egiturak eboluzioaren eraginez moldatzen joan dira: zuhaitzak, hezurdurak, oskolak…
Bizigabeetan, berriz, kanpo eragileek (haizea, ura…) moldatutako egiturak dira: mendiak, bailarak, kobazuloak…
Egitura artifizialak:
gizakiak eraikitakoak dira. Eraikuntzei emango zaien erabileraren arabera egiturak forma desberdinekin diseinatuko dira, adibidez eraikinak, zubiak, estalkiak…
Maiz, egitura artifizial berriak diseinatzeko orduan, inspirazio-iturria egitura naturalak izan ohi dira.
Pisuari eustea:
Grabitate indarrak lurrazaleko masadun gorputz guztiak erakartzen dituenez, egitura guztiek gutxienez bere pisuari eutsi behar diote. Horretaz gain, badaude pisu handiari eusteko diseinatzen diren egiturak; adibidez, zubi baten zutabeak edo eraikin baten zutabeak.
Kanpo-indarrei aurre egitea:
Egitura guztiek kapo-eragileek (haizea, ura, lurrikarak…) eragindako indarrei eutsi behar diete. Egitura batzuk bereziki kanpo-indarrei eusteko diseinatu dira; adibidez, urtegi baten horma (urari eusteko) edo Tokioko eraikinak (ohikoak diren lurrikarak jasateko).
Oztopoak gainditzea:
Ibilbidean aurrera egiten uzten ez duten oztopo geografikoak gainditzeko helburuarekin diseinatzen dira egitura batzuk. Horren adibide dira zubiak, tunelak, igogailuak…
Formari eustea:
Egiturek, deformatu gabe (edo gutxi deformatu ondoren forma berreskuratuz), barne eta kanpo indarrei eutsi behar diete. Horien adibide dira gure hezurdura, zubi baten tiranteak, aterki baten hagaxkak edota freskagarri-lata baten egitura.
Babesa ematea:
Egiturak barruan gordetzen dituzten elementuak babesteko helburuarekin diseinatzen dira. Honen adibide dira ibilgailuen karrozeriak edota telefono mugikorren estalkiak.
Espazio hutsak ixtea:
Eremu zabalak kanpo-eragileetatik babestea da egitura batzuen funtzio nagusia. Gangak eta kupulak eraikitzeko teknikak hobetzen joan diren neurrian, funtzio hori betetzen duten egiturak gero eta handiagoak izatea lortu da. Adibidez elizetan, metro geltokietan, kirol zelai estalietan…
Egitura masiboak:
Material pilaketaz eraikitzen diren egiturak dira. Elementu zabal eta erresistenteak pilatuz eraikitzen dira eta, ondorioz, oso trinkoak eta oso astunak izaten dira. Hauen adibide dira urtegietako paretak edota itsas portuetan olatuen indarretik babesteko eraikitzen diren dikeak.
Egitura ganga-formakoak:
Gangen eraikuntza hobetu zenean, espazio huts gero eta handiagoak eraikitzeko aukera ireki zen, altueran eta zabaleran irabaziz. Gangen eraikuntzan oinarritutako eraikin esanguratsuak dira elizak, ubideak, tunelak eta panteoiak.
Egitura bilbatuak:
Modu zurrunean elkartutako barraz osatutako egiturak dira, non elementu bakoitzak funtzio bat betetzen duen. Horretarako, zutabeak, habeak, hagaxkak, tiranteak, tenkagailuak, etab. erabiltzen dira pisua jasateko oinarrizko elementu gisa.
Tenkatutako egitura esekiak:
Tenkatutako egitura esekiak sortzen dira hariekin eraikinen zama zintzilikatzeko. Hari horiek tenkatu egin daitezkeenez, luzeera handituz edo laburtuz, tenkagailuak esaten zaie. Egitura mota hori duten eraikuntzen adibideak dira zubi esekiak, estadio handien sabaiak, zirkuen karpak…
Egitura triangeluarrak:
Triangelu forman lotutako profilak, behin eta berriz errepikatuz, osatutako egiturak dira. Arintasuna eta zurruntasuna da egitura triangeluarren ezaugarria, eta oso erraz egokitzen dira eraiki nahi den formara. Orokorren altzairuzko profilak erabiltzen dira.
Gainazal-egiturak:
Xafla mehez osatutako egiturak dira. Ohikoenak metalezkoak, plastikozkoak edo material konposatuz osatutakoak dira. Gainazal-egitura dute adibidez, kaxek, latek edo mugikorren fundek.
Egitura pneumatikoak:
Barruan aire konprimatua biltzen duten gainazal fin, malgu eta elastikodun egiturak dira. Barruko airea da egiturari eusten diona, kanpoko gainazalari trakzio indarrez eutsiz. Egitura pneumatikoen adibideak dira ibilgailuen pneumatikoak, puzgarriak, baloiak…
EGITUREN FUNTZIOA
EGITURA ARTIFIZIAL MOTAK