3.3. Egitura bilbatuak: Modu zurrunean elkartutako barraz osatutako egiturak dira, non elementu bakoitzak funtzio bat betetzen duen. Horretarako, zutabeak, habeak, hagaxkak, tiranteak, tenkagailuak, etab. erabiltzen dira pisua jasateko oinarrizko elementu gisa. Eraikuntza modu honek, eraikin masiboen eta ganga-formako eraikinen aldean, eraikinen zama asko murriztea lortu zuen, eta, ondorioz, eraikinen altuera handitu zitekeen, zurruntasuna eta sendotasuna bermatuz. Gaur egun eraikitzen diren etxeak egitura bilbatuetan oinarritzen dira, zutabez eta habez osatutako sare batek eusten baitio eraikinari, barruko espazioa hutsik mantenduz. Itxiturazko paretek eraikina kanpo aldetik itxita, eraikina isolatzen da, eta barne espazioa modu malgu batean antolatzeko aukera dago.