Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ZERGATIK EMATEKO EGITURAK - Coggle Diagram
ZERGATIK EMATEKO EGITURAK
unitateko 1. HELBURU DIDAKTIKOA
Sentimenduak adierazteko, lexikoa eta zergatiak adierazteko egitura egokiak erabili.
ZERGATIAK EMATEN HAINBAT HIZKUNTZATAN
Gazteleraz:
¿Por qué….? → Porque...
Frantsesez:
Pourquoi…? → Parce que...
Ingelesez:
WHY…? → BECAUSE...
EUSKARAZ, EGOKI ADIERAZTEN DITUGU ZERGATIAK?
Poz-pozik nago, zergatikan gutxi barru oporrak hartuko ditugu.
Poz-pozik nago, zeba gutxi barru oporrak hartuko ditugu.
ZERGATIAK EGOKI EMATEN EUSKARAZ
Poz-pozik nago, gutxi barru oporrak hartuko ditugulako.
BESTE BATZUK
Poz-pozik nago, izan ere gutxi barru oporrak hartuko ditugu.
Poz-pozik nago, gutxi barru oporrak hartuko baititugu.
Poz-pozik nago, gutxi barru oporrak hartuko ditugu eta.
ZERGATIK EGOKI EMATEN EUSKARAZ
Esaldiari buelta emanda:
Gutxi barru oporrak hartuko ditugunez, poz-pozik nago.
Gutxi barru oporrak hartuko ditugu; horregatik, poz-pozik nago.
BAIT- formaren erabilera egokia
Arrazoi fonetikoei erantzuten dio erabilera zuzenak, alegia, ahoskatzen errezena den formari.
Beti elkarrekin idazten da. Bait nago, bait da… erabilera okerrak dira.
BAIT- + D → bait- + da = baita (=delako)
BAIT- + G → bait- + gaude = baikaude (=gaudelako)
BAIT- + N → bait- + nago = bainago (=nagoelako)
BAIT- + Z → bait- + zarete = baitzarete (=zaretelako)