Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ZERGATIAK EMATEKO EGITURAK - Coggle Diagram
ZERGATIAK EMATEKO EGITURAK
Sentimenduak adierazteko, lexikoa eta zergatiak adierazteko egitura egokiak erabiltzen ikasiko gara unitatean zehar.
Zergatiak ematen hainbat hizkuntzatan:
Ingelesez:
Gazteleraz:
¿Por qué….? → Porque...
Frantsesez:
Pourquoi…? → Parce que...
WHY...?-BECAUSE...
Gaizki dago adierazita zergatia:
Poz-pozik nago, zergatikan gutxi barru oporrak hartuko ditugu.
Poz-pozik nago, zeba gutxi barru oporrak hartuko ditugu.
Ondo dago adierazita zergatia:
Poz-pozik nago, gutxi barru oporrak hartuko ditugu eta.
Poz-pozik nago, izan ere gutxi barru oporrak hartuko ditugu.
Poz-pozik nago, gutxi barru oporrak hartuko baititugu.
Poz-pozik nago, gutxi barru oporrak hartuko ditugulako.
Poz-pozik nago: gutxi barrtu oporrak hartuko ditugu.
Ondo dago adierazita zergatia (esaldiari buelta emanda):
Gutxi barru oporrak hartuko ditugunez, poz-pozik nago.
Gutxi barru oporrak hartuko ditugu; horregatik, poz-pozik nago.
Beti elkarrekin idazten da. Bait nago, bait da… erabilera okerrak dira.
BAIT- + D → bait- + da = baita (=delako)
BAIT- + N → bait- + nago = bainago (=nagoelako)
BAIT- + G → bait- + gaude = baikaude (=gaudelako)
BAIT- + Z → bait- + zarete = baitzarete (=zaretelako)