Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
MALGUTASUNA - Coggle Diagram
MALGUTASUNA
ZER DA MALGUTASUNA
Malgutasuna, beste kualitate fisikoekin (indarra, erresistentzia eta abiadura)
erlazio gutxien daukana da, baina horrek ez du esan nahi garrantzia galtzen
duenik.
Mugimendua bere zabaltasunean egiten uzten digun gaitasuna, bai gorputzaren zati zehatz batean bai gorputz guztian ere.
-
-
- MALGUTASUNAREKIN ERLAZIOA DAUKATEN HAINBAT FAKTORE
- Heredentzia : Lehenengo faktorea genetikoak diren ezaugarriak da. Jaiotzen garenetik pertsona btzuk besteak baino malguagoak dira.
- Sexua: Gizonen eta emakumeen artean faktore fisioloko ezberdinak daude.
- Eguneroko lana eta ohiturak: Egunero, lanean edo ikastetxean egiten ditugun mugimenduak eta gorputz jarrerak malgutasunean eragin handia daukate.
- Giharraren tenperatura: Baldin eta giharra bero badago gehiago luza beroketa.
- Giharraren nekearen maila: Giharra nekatuta badago, kizkurtu egiten da. Ondorioz, malgutasun maila jeisten da.
- Prestakuntza edo entrenamendua: Kualitate hau entrenatzen bada, malgutasun maila oso erraz mantendu daiteke.
- Eguneko ordua: Malgutasuna egunean zehar aldantzen doa. Goizean goiz, malgutasuna txikia da.
- Giroaren hotzberoa: Zenbat eta bero handiago egin gero eta malgutasun gehiago.
- Giharraren tenperatura: Baldin eta giharra bero badago gehiago luza daiteke.
ENTRENAMENDU SISTEMAK
- Aktiboa: Norberak lortzen ditu nahi edo behar dituen posturak, inoren laguntzarik gabe.
- Zinetikoa: Pertsonak bere gorputzaren inertzia erabiltzen du erreboteak, jaurtiketak, e.a. erabiliz nahi dituen posizioak lortzeko. nahi dituen posizioak lortzeko. Metodo hau begirune handiz egin behar da, lesioak egiteko arrisku handia baitago .
- Geldo edo pasiboa: aparailu edo
lagun baten bitartez lortzen dira behar
diren posizioak. Laguntzarik gabe ezin
izango lirateke posizio hauek lortu.
- Kontrakzio-luzapenean oinarritutako
metodoa (FNP): Luzapena egin
aurretik gihar kontrakzio isometriko bat
egiten da..
- MALGUTASUNAREN GARRANTZIA ARIKETA FISIKOAN ETA
EGUNEROKO BIZITZAN
Kirol bakar bat praktikatzeak, edo gorputz jarrera desegokiak denbora luzez
mantentzeak giharraren kuzkurtze bat dakar, ondorioz mugimenduaren
gaitasuna txikitu egiten da. Besteak beste:
- Koordinazioa galtzen da.
- Gihar-giltzadura lesioak edukitzeko arriskua handitzen da.
- Mugimenduaren kalitatea galtzen da. Honek ez du teknika hobetzen edo
perfekzionatzen uzten.
- Mugimenduen zabaltasuna mugatzen du.
- Gorputz jarrera desegokiak hartzea errazten du.
- MALGUTASUNA LANTZEKO ZER IZAN BEHAR DUGU KONTUTAN
Malgutasuna landu baino lehen beroketa egokia burutu behar da. Horrela lesio arriskua gutxitzen da eta errendimendua hobea lortzen da. Erlajaturik egotea ezinbestekoa da.
Entrenatzaileek edo irakasleek esaten edo agintzen dutena ez da mekanikoki egin behar.
Malgutasuna hobetzeko giharrak eta giltzadurak ahal duten
posizio zabalenetara eraman behar dira.
Komenigarria da horkatilla, belauna, aldaka, bizkar hezurra, lepoa eta
sorbalda giltzadurak bereziki lantzea hauxek baitira mugimendu gehiago egin ditzaketenak.
Malgutasuna berehala galtzen da lantzen ez bada.