Erdiko mailan herritar arruntak zeuden: nekazariak, artistak, musikariak, harginak, okinak, saskigileak, harakinak, arrantzaleak, garagardogileak, tabernariak, prostitutak, zurginak, lurringileak, eltzegileak, bitxigileak, zilarginak, orga gidariak, soldaduak, marinelak eta beste batentzat aritzen ziren merkatariak. Prostitutak, lurringileak, bitxigileak eta zilarginak goi klasekoak ere izan zitezkeen, erregeren edo nagusi aberats baten begikoak izanez gero. Emakumeak izan ziren Mesopotamiako lehenbiziko tabernari, sendagile eta dentistak.