Ingurune orokorra: Enpresa mota guztiei berdin eragiten dieten faktoreak dira; oro har, hauek izaten dira: kultura, ekonomia, politika, legeak, teknologia, etab. Horrela, gobernu-aldaketak, energiaren prezioaren igoera eta greba orokorra, adibidez, ingurune orokorrari eragiten dioten faktoreak dira.
Ingurune espezifikoa: Enpresa jakin baten funtzionamenduan eragiten duten faktoreak dira. Enpresa aritzen den sektoreko lehiarekin dute zerikusia. Faktore garrantzitsuenak: lehiakideen kopurua, bezeroak, hornitzaileak eta ordezko produktuen mehatxua.