Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
KOMUNIKATZEKO TREBETASUNAK - Coggle Diagram
KOMUNIKATZEKO TREBETASUNAK
Bi oinarri
Argi eta era zehatzean hitz egin,hitzezko mintzaira eta tonoa, abiadura eta ez ahozko beste faktoreak egoki erabiliz.
Era eraginkorrean entzun, aldi berean enpatiko eta asertiboa izanez.
1- Argi eta zehatz hitz egin
Hitzezko mintzaira: hitzen bidez transmititzen dena da. ”Esaten dena” da.
Hitzen inguruko lengoaia: ahoskerarekin zerikusia dauka. “Nola esaten den”;Bestela esanda: ahotsaren bolumena, tonua, intonazioa, abiadura, isiluneen erabilera, hitz-jarioa…
Batetik, mezua zehatza, gramatikalki ondo eraikia eta ulerterraza izango da.
Bestetik , ahotsa epela, bolumena eta tonua egokiak; mezua arina eta abiadura egokia izango dira.
2- Entzute aktiboa eta atzeraelikadura
Entzuteko gogoa izan, hau da, entzuteko joera psikologikoa agertu, gure kezka pertsonalak alde batera utzita.
Beha itzazu hitzen inguruko seinaleak (tonua, bolumena, ahotsa, isiluneak…)
Erabil itzazu ahots-bolumena eta tonua egoki
Eman adorea erabiltzaileari honako adierazpen hauek erabiliz “bai…”, “ikusten dut….”, “ondo…”
Erabil itzazu adierazpen batzuk besteak esan duena laburtzeko, “esan nahi duzunada…”
Ez moztu; utz iezaiozu erabiltzaileari hizketan.
Ez eman aholkurik “egin behar duzuna da…”
Ez eman agindurik “ez kexatu horrenbeste!…”
Ez inposa zeure iritzirik “hau horrela dela esan dut!...”
Ez kritika “nola bururatu zaio semeari hori egitea?...”
Ez utz barregarri erabiltzailea “baina, nola egin duzu hori?...”
Izan zaitez zentzudun eta atsegina.
Saihestu deskuiduak.
2.1- Entzute aktiboa
Estrategia zehatz batzuk
Oihartzuna: erabiltzaileak esan dizuna hitzez hitz errepikatzea.
Berformulazioa: erabiltzaileak esan dizuna zeure hitzez errepikatzea.
Zalantzak argitzea: erabiltzaileari galdetzea, zalantzak argitzeko edo zehaztasun gehiagorekin azaltzeko eskatzea.
Erabiltzaileekin oinarrizkoa da atzeraelikadura, honako hau bermatzen baitu:
Erabiltzailearen benetako beharrak identifikatzea eta berak hori horrela dela sentitzea.
Erabiltzaileak guk ematen dizkiogun jarraibideak ondo ulertzea.
Erabiltzaileak erantzuna izango duela pentsatzea.
Zuzena izatea. Esan nahi dugunetik ez desbideratzea.
Alderdi afektiboa kontuan hartzea, betiere era positiboan.
Erabiltzaileak eskatzen dioguna egin ahal izatea.
Adierazpen hauek lagundu egiten dute atzeraelikaduran: Ez zaizu iruditzen…?
Atzeraelikaduran trabak egon daitezke batzuetan.
Entzuleak ez du interesik mezuan.
Batek nahi du hitz egin beti.
Arazo teknikoak direla eta, ez da ondo ulertzen.
Arreta galtzen du beste gauza batzuekin.
Baietz esaten du adi egon gabe.
Testuingurua zaratatsua da.
2.2 Enpatia
Estrategiak
Ez ezazu erabil hitz teknikorik. Molda ezazu lexikoa erabiltzailearen mailara, beti ere zuzena izanik.
Ez ezazu erabiltzailea juzga.
Har itzazu aintzat horrela jokatzeko izaniko arrazoiak.
Errespeta eta onar itzazu zeureak bezalakoak ez diren iritziak.
2.3 Asertibitatea
Asertibo izateko, estrategia hauek erabiltzen dira:
Sendotasuna, segurtasuna eta lasaitasuna azaldu behar da.
Itzulingururik gabe egin behar da berba, elkarrizketaren muinera joz.
Ahotsaren tonua normal eta bolumen egokia erabili behar dira.
Lehenengo pertsona eta aditz positiboak erabili behar dira
Ez da erabili behar “Agian…” , “suposatzen dut…” bezalako adierazpenik.