Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
FUNTZIO KOGNITIBOAK - Coggle Diagram
FUNTZIO KOGNITIBOAK
GAITASUN KOGITIBOA
Pertsona batek inguruneko informazioa jasotzeko, prozesatzeko,aldatzeko, gordetzeko edo berreskuratzeko dituen moduak izango dira.
PERTZEPZIOAK
Pertsona bati, zentzumenen bidez ingurutik datorren informazioa jasotzea eta interpretatzea, ahalbidetzen dion funtzioa da, iristen diren datuen balorazio bat egitea. Sentsazioen interpretazioa izango da.
ERALTIBOA
testuinguruaren arabera pertzepzioa ezberdina da. Estimulu
berdina egoera ezberdinetan modu ezberdinean hautemango da.
-
SELEKTIBOA
ezin direnez estimulu guztiak jaso, esanguratsuenak bakarrik
aukeratuko dira.
-
MEMORIA
Gehien erabiltzen den gaitasun mentala da. Nahiz eta doai bezela ikusi, gogoratzeko eta gordetzeko gaitasuna da gehiago. Memoriaren funtzionamenduen prozesuak:
Informazioaren biltegiratze prozesua: Garunean sartzen den informazioa gorde egin behar da, beharrezkoa denean berreskuratu ahal izateko. 3 maila:
Epe motzeko memoria: denbora luzeagoan mantendu dezakegun oroitzapena da. Telefono zenbaki bat gogoratzea adibidez.
Epe luzeko memoria: informazioa iraunkorra da, nahiz eta batzuetan eskuragarri ez izan.
Bat bateko memoria edo memoria sentsoriala: zentzumen organuen bidez iristen da, bat bateko oritzapena da.
Informazioaren berreskuratzen prozedura: Berreskuratze prozesua, gordeta dagoen informazio hori ateratzean edo lortzean datza.
Informazioaren jabetzea: Informazioa zentzumenen bidez sartzen da. Atentzio eta pertzepzio prozedurei esker filtratu egiten da.
PENTSAMENDUA
Memorian informazio ugari biltzen da denboran zehar eta hau erabili ahal izateko pentsamenduaren parte hartzea beharrezkoa izango da. Pentsamendua, funtzio kognitibo konplexua da, honen bidez, ideiak eta kontzeptuak prozesatu eta ordenatu egiten ditugu ondorioak sortzeko.