Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Elizaren Jatorria - Coggle Diagram
Elizaren Jatorria
Lehen elkarteak: Apostoluen Eginak
APOSTOLUEN EGINAK LIBURUA
Liburua
Apostoluen Eginak, Lukaren Ebanjelioaren bigarren zatia da. Ez lirateke apartatu behar Ebanjelioa eta Eginak, plan orokor baten barruan bait daude: Salbamenaren Historia
Zatiketa
Ebanjelioaren agerpena Jerusalenen.
Ebanjelioaren zabalkuntza Judea eta Samariatik.
Ebanjelioaren zabalkuntza mundu jentiletik Erromara heldu arte.
Helburua
Elkartearen sortzaile eta Salbamenaren eramaile den Jainkoaren Hitzaren indarra.
Hitza mundu guztira zabaltzen dela.
Jesus dela kristau elkarteen gunea.
«Guztiek» parte har dezaketela Herri berri honetan.
Eliza elkarteen elkartea dela
Data
Lukaren Ebanjelioaren jarraipena izanik, 80 urteaz geroztik kokatu behar dugu
Norentzat
Lukaren lana, paganismotik datozen Elizei zuzentzen zaie
MENDEKOSTE: ESPIRITUAREN PRESENTZIA
Mendekoste - jaia
Jainkoa Espiritu Santuaren bitartez agertu izanaren kanpo-ikurrak zarata handia eta suzko mihiak izan ziren. Haizea, zarata eta sua Itun Zaharrean ere agertzen ziren Jainkoa azaltzen zenean; Sinai mendian, adibidez
Lukaren kontakizuna
Espiritu Santuaren presentziak lehenengo elkarteen artean zera esan nahi du
Espiritua ez dela gizon batzurentzat bakarrik, profetentzat, gizon-emakume guztientzat baizik.
Aro berri bat hasten dela: Elizaren Aroa. Erreinua zabaltzeko lanean hasteko garaia da.
Guztiei zabalik dagoen kristau elkartea sortzen da. Herri guztiak sartzen dira Jesusen Elizaren barruan.
Elkarteak bere misioa hasi behar du: Jesusen Espiritua gureganatzen da bere lekuko izateko munduan zehar
Mendekosten Eliza sortu zen
Mendekosten, agindutakoa bete zen: Espiritu Santua ikasleen bihotzetan barreiatu zen eta ikasleek Jesusen lekuko izateko beharrezko indarra jaso zuten
Espiritu Santua, Jainkoaren indarra
Elkarteak ospatu egiten du
Eukaristiaren ospakizuna
apostoluek emandako ikasketak idaztiak komentatuz.
ekarritako ondasunen banaketa anaikorra.
konsagratutako ogi eta ardoaren zatiketaren partaidetza.
azken otoitza eskerrak emanez, eskakizunak eginez...
Bataioa
Elkarte egitaratua da
Hamabien taldea
Pedro
Zazpien taldea
Santiago
Oztopoan hazten den elkartea
Barne oztopoak
Kanpo oztopoak
Aurkako lehenak Saduzearrak dira. Pedro eta Joan atxilotuak dira eta ondoren beste apostoluak. Farisearrak defendaturik aske ateratzen dira.
Lehenengo jazarpen odoltsua kristau heleniarren aurka burutzen da. Arrazoia: Jauretxea eta legea zalantzan jartzen dituzte. Esteban erahil eta besteen aurkako jazarpena hasten da (Ap Eg 8, 1). Palestinar kristau-elkartea eta apostoluak pakean uzten dituzte.
Bigarren jazarpena kristau guztien aurka burutzen da, 42-43 urteetan. Santiago Nagusia erahiltzen dute. Pedro salbatzen da eta Jerusalendik ihes egin beharko du.
62-70 urteen artean, Palestinako elkarte kristau judearrak jazarpetuak dira, Erromaren aurkako matxinadan parte hartu izateagatik
Kristau elkartearen jatorria: Jesus bizi zen artean
BERE BERRIONA: JAINKOAREN ERREGETZA
Jainkoaren Erregetzaren ezarrerari eman ziola Jesusek bere denbora, indarra eta sua.
Jainkoaren Erregetza Jainkoak gizateriarentzat duen plana dela eta
Jainkoa abegitzen, barkatzen eta laguntzen duen Aita da
Gizon-emakume guztiak anai-arrebak dira
«Lege» bakarra maitasuna da
Jainkoaren Erregetza gizon-emakume guztientzat da
“HAMABIKO” TALDEA
Zenbaki sinbolikoa dugu hamabia: hamabi leinu, hamabi patriarka... Jesusek Jainkoaren Herri Berria osatu nahi du.
JESUSEN ELKARTEA
Jesusek Jainkoaren Erregetzari buruz aldarrikatzen zuena gauzatu egin nahi du. Horretarako talde jarraitzale bat hautatzen du.
Ebanjelioan, talde hori osatzen zutenei ikasle esaten zaie.
Jesusen elkartekoa izateko baldintzak
Hona bere jarraitzaileei Jesusek markaturiko baldintzak
Dirua eta boterea suposatzen duenari uko egitea
Erraza eta erosoari uko egitea
Behar izanez gero, norberaren bizia emateko prest egotea
Jesusen «jarraipena» bizitzaren ekintza nagusitzat hartzea
Jesusen elkartearen programa
Zergatik hamabi?
Zenbaki sinbolikoa dugu hamabia: hamabi leinu, hamabi patriarka... Jesusek Jainkoaren Herri Berria osatu nahi du
PEDRO
Galilea itsasondoko Betsaida hirikoa da Pedro. Ogibidez, arrantzalea. Ezkondua. Jesusen deia jaso ondoren bere lana utzi eta jarraitu egiten dio. Bere izaera haren ekintzetan antzeman daiteke. Gizon apala. Kultura handirik gabea.
Kristau elkartearen jatorria: Jesus piztu ondoren
ELKARTEAK PORROT EGITEN DU
Jerusalendik landa, “buruhezurren” mendian, 30.urteko apirileko arratsalde batean hil zen Nazareteko Jesus gurutziltzaturik. Ondorioz, Jesusen abentura amaitua zen
Zer gertatu da bere jarraitzaileekin? Jesusen jarraitzaileak desagertu egin dira, bakarrik utzi dute, ukatu egin dute, alde egin dute
BIZTUERAK ELKARTEA BATZARTU EGITEN DU
Jesus bizi da eta Jainkoarekin dago eta horren lekuko geu gara
Ez dituzte Erregetza, mirariak edota Jesusen giza dohain ikaragarriak hots egiten. Entzun nahi dietenei Berri Ona baino ez diete aldarrikatzen: “Jainkoak Jesus piztu egin du”
BIZTUERAK JARRAITZAILEAK ERALDATZEN DITU
Elkarte mailan ezezik erabateko aldaketa gertatzen da haien pertsonengan
Bizitzaz aldatzen dute.
Anaitasunean bizi dira.
Bizitza ematen dute.
Beldurrik gabe mintzatzen dira.
Ez dira gartzela, jazarkunde edo zigorren beldu
BIZTUERAREN PODERIOZ ELKARTEA BIDALIA IZATEN DA
Elkarteak bere bokazio-misioa berreskuratzen du
Izpirituaren laguntza jasoko dute lekukoak izateko
Jesusen mezu eta kristautasunaren hedakuntza Enperadoregoan
ERROMATAR ENPERADOREGOAREN EGOERA
Faktore lagungarriak
Erromatar Enperadorego bera. Britaniatik Persiara “barne-pake” bat dago: mundu lasai bat, gerrarik gabe eta erromatar agintariek giza-ordena zaintzen zuten; komunikabide onak bidaiak errazten dira eta baita ideia nahiz albisteen komunikazioak ere.
Hizkuntz-batasuna. Ekialdeko Enperadoregoaren hizkuntza grekera zen, kultura eta nazioarteko salerosketaren hizkuntza. Mendebaldean, gizartearen goi mailako estamentuetan zegoen hedaturik grekera.
Giro izpirituala. Judutar giroan presente zegoen Mesiaren etorrera hurbila. Mundu paganoan, berriz, betiko erlijioak krisi haundi bat ari da jasaten, itxaropena eskaintzen duen doktrina bilatzen d
Judutar munduan. Kristau bihurtzen zirenik bazekiten bere arraza, erlijio eta herrienganako traidoretzat hartuak izango zirela beste judutarren aldetik.
Mundu paganoan. Kristaua bere eskubide guztiak galtzeko arriskuan jartzen da. Arbasoen erlijioa jarraitzen ez dutelako «ateo» bezala hartzen dituzte.Faktore oztopatzaileak
ELIZAREN EGOERA
Eliza, judaismoaren erdian jaio eta garatzen da. Israel herriarentzat oinarrizkoa zen
Bere historia guztia oinarritzea legearen zintzotasunean, zirkuntzisioa egitean, Jauretxearen garrantzian eta Jerusalen hiri santua izatean
Jainkoak aukeratutako herri bakarra kontsideratzea.
GUZTIEI ZABALDUTAKO ELIZA
Pedro
Paulo
Paulo, gizona
Paulo Jesusekin topo
Bere misioaren hasiera
Antiokiako elkartea
Ebanjelioaren bide ezezagunak
JENTILEN EBANJELIZAZIOA
Paulo Antiokiako Elkarteak bidalia (45.tik 49.ra)
Misiolariek ez dira beren kontura ibiltzen, elkartearen esanetara baizik. Bernabe eta Paulok Txina eta Asia Txikiko hegoaldeko eskualdeak ikustatzen dituzte.
Pauloren misio handia (50-58)
Bere ekintza misiolaria Asia Txiki osoa eta Grezia zabaltzen du.
Jerusalengo batzarra (49)
Tratatutako gaiaren garrantziagatik Elizaren bizitza osoan eragin handiena izan duen gertakaria da.
Ondoioak
Elizaren batasuna ez zen hautsi.
«Sekta» bat bihurtzeko arriskua desagertzen da.
Paganoak ez du zirkuntzisioaren eta lege judutarrarenpean jarri behar. Antiokiako elkartearen jokabidea zen zuzena. Ebanjelioaren hedakuntza mundu paganoan ziurtatuta zegoen.
Azken bidaia (58…)
Jerusalenen egiten dioten harrera ez da oso maitakorra. Buruzagiak, Santiago eta presbiteroak, arazoren bat sortuko ote zien beldur ziziren
Elkartetik kanpo: Judutar buruzagiek bazuten bere ekintzen berri mundu paganoan;
Elkarte barruan: judu-kristau talde kontserbatzaileak ez zuen oso begi onez ikusten.