Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Jesusen mezu eta kristautasunaren hedakuntza Enperadoregoan - Coggle…
Jesusen mezu eta kristautasunaren hedakuntza Enperadoregoan
ERROMATAR ENPERADOREGOAREN EGOERA
Faktore lagungarriak.
Erromatar Enperadorego bera.
Britaniatik Persiara “barne-pake” bat dago
Hizkuntz-batasuna.
Ekialdeko Enperadoregoaren hizkuntza grekera zen, kultura eta nazioarteko salerosketaren hizkuntza.
Giro izpirituala.
Judutar giroan presente zegoen Mesiaren etorrera hurbila. Mundu paganoan, berriz, betiko erlijioak krisi haundi bat ari da jasaten, itxaropena eskaintzen duen doktrina bilatzen da...
Faktore oztopatzaileak
Judutar munduan.
Kristau bihurtzen zirenik bazekiten bere arraza, erlijio eta herrienganako traidoretzat hartuak izango zirela beste judutarren aldetik.
Mundu paganoan.
Kristaua bere eskubide guztiak galtzeko arriskuan jartzen da.
Arbasoen erlijioa jarraitzen ez dutelako «ateo» bezala hartzen dituzte. Erroma eta bere enperadorearekiko traidoretzat hartzen dituzte.
GUZTIEI ZABALDUTAKO ELIZA
Pedro
Lehen urratsa Pedro Apostoluak ematen du.
Pagano bat onartzen du kristautasunean zirkuntzisiora behartu gabe. Pagano Kristaua onartua izaten da judutar lege-arauak urratuz.
Judu-kristau taldeak ez du begionez ikusten kristautasuna jentilei eskaintzea. Israel etxean mantendu behar da.
Paulo
Paulo, gizona
Berak emaniko datuen arauera, Tarsokoa, Zilizia erromatar probintziakoa da.
Bere bizitzaren lehen urteak Tarson ematen ditu eta bertako sinagogan ikasi zuen baina bikainki meneratzen zituen grekera eta gretziar kultura.
Berak emaniko datuen arauera, Tarsokoa, Zilizia erromatar probintziakoa da.
Paulo Jesusekin topo
Aitortu egin behar da herriaren aldeko Pauloren bihotz beroa: arbasoen fedea gorde egin nahi du.
Jesus bere kezka erlijiosoen erantzuna suertatzen zaio. Jesus bizirik dago
Bere misioaren hasiera
Paulok beldurrik gabe jokatu du beti.
Damaskon, judatarren sinagogetan agertzen da aldarrikatzen duen fede berria eta egin duen aldaketagatik, Damaskoko judutarrek hil egin nahi dute.
Hiritik iheska, Arabia aldera (Nabateotar erreinura) doa predikatzera.
Bere konbertsiotik bi urtetara Jerusalena abiatzen da. Hango jendea txunditurik dago: jazarle bezala joan zen Jerusalendik eta orain kristau bezala etortzen da.
Antiokiako elkartea
Zer da?
Antiotiako elkartea da misiogune nagusia.
Non dago?
Ekialde eta Mendebaldearen bidegurutzean kokaturik, berebiziko hiria da Antiokia. Sasoi honetan, Erroma eta Alejandriarekin batera, handienetariko hiria da.
Zergaitik da ezaguna?
Hiri honetan hasi dira Jesusen jarraitzaileak «kristau» izena hartzen.
Jerusalengo jazarkuntzatik ihes egin ahal izan zuten kristau heleniarrek sortua da.
Ebanjelioaren bide ezezagunak
Leku askotara iritsi da Berriona bitarteko xumeen poderioz.
Misiolari ezezagun askok (merkatariak, funtzionariak, militarrak, esklabuak...) aldarrikatu zuen beraien bizitzaz.
Ebanjelioa ez da Apostoluen bitartez soilik hedatzen nahiz eta Jesusen jarraitzaile zuzenak izan.
JENTILEN EBANJELIZAZIOA
Paulo Antiokiako Elkarteak bidalia (45.tik 49.ra)
Antiokiako Elkartea da Jesusen mezu internazionalaren jarraitzaile leial eta zintzoa.
Misiolariek ez dira beren kontura ibiltzen, elkartearen esanetara baizik. Bernabe eta Paulok Txina eta Asia Txikiko hegoaldeko eskualdeak ikustatzen dituzte.
Normalki, judutarreei sinagogetan predikatzen zieten. Mezua onartzen ez duten judutarrek kontraesan, ernegatu eta apostoluak erasotzen dituzte. Orduan jentilei predikatzea erabakitzen dute. Elkarteak sortzen hasten dira.
Jerusalengo batzarra (49)
ELIZAREN EGOERA
Eliza, judaismoaren erdian jaio eta garatzen da. Israel herriarentzat oinarrizkoa zen:
Jainkoak aukeratutako herri bakarra kontsideratzea.
Bere historia guztia oinarritzea legearen zintzotasunean, zirkuntzisioa egitean, Jauretxearen garrantzian eta Jerusalen hiri santua izatean.
Arazo larriak
Alde batetik, ebanjelioa talde nazional, erlijioso, bakar bati loturik geratzen zen: judutarra. Kristau izan nahi duenak, lehenik, judutar izan behar du.
Bestetik Jesusen agindua zegoen: «Nire lekuko izango zarete Jerusalenen, Judea osoan, Samarian eta lurraren bazterreraino.»