Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Lehen elkarteak: Apostoluen Eginak - Coggle Diagram
Lehen elkarteak: Apostoluen Eginak
APOSTOLUEN EGINAK LIBURUA
Hasierako kristau elkarteei buruzko informazioa ematen dizkiguten iturriak hauek dira
Pablo Apostoluaren eskutitzak
«Apostoluen Eginak» liburua
Zatiketa
Liburua modu ezberdinetara zati daiteke Lukaren pentsamenduari jarraituz
Ebanjelioaren zabalkuntza Judea eta Samariatik
Ebanjelioaren zabalkuntza mundu jentiletik Erromara heldu arte
Ebanjelioaren agerpena Jerusalenen
Liburua
Apostoluen Eginak, Lukaren Ebanjelioaren bigarren zatia da
Ez lirateke apartatu behar Ebanjelioa eta Eginak, plan orokor baten barruan bait daude: Salbamenaren Historia
Lukak «Salbamenaren Historia» hiru zatitan banatu
Elizaren garaia (Apostoluen Eginak)
Jesusen garaia (Ebanjelioak)
Aginduaren garaia (Itun Zaharra)
Eginak idazterakoan Jesusen agindua kontutan hartzen du Lukasek
Helburua
Lukaren helburua liburua idazterakoan, 80-90 urtetako kristau elkarteei zera erakustea zen
Hitza mundu guztira zabaltzen dela
Jesus dela kristau elkarteen gunea
Elkartearen sortzaile eta Salbamenaren eramaile den Jainkoaren Hitzaren indarra
«Guztiek» parte har dezaketela Herri berri honetan
Eliza elkarteen elkartea dela
Liburuaren protagonista ez dira Apostoluak edo jarraitzaileak ESPIRITUA baizik
spiritu Santua da Elizaren hedakuntza gidatzen duena
Ez da Elizaren lehen urteen historia osoa
Bere helburuaren araberako gertakizun garrantzitsuenak aukeratzen ditu
Data
Lukaren Ebanjelioaren jarraipena izanik, 80 urteaz geroztik kokatu behar dugu.
Norentzat
Lukaren lana, paganismotik datozen Elizei zuzentzen zaie
MENDEKOSTE: ESPIRITUAREN PRESENTZIA
Mendekoste - jaia
Mendekoste “berrogeita hamar egun” esan nahi du
israeldarrek Jerusaleneko tenplura egiten zituzten hiru erromesaldi-jai handietako bat zen
Jaunak Moisesi Sinai mendian Legea eman izana ospatzen zuten Mendekosten, eta uztako lehen fruituak eskaintzen zituzten
Giro horretan zeuden murgilduta ikasleak
Mendekoste-egunean fenomeno bat gertatu zen
ikasleak Espiritu Santuz bete ziren jai horretan
Jainkoa Espiritu Santuaren bitartez agertu zen kanpo-ikurrak zarata handia eta suzko mihiak izan ziren.
Barne-bultzada horrek ikasleak eraldatu zituen eta Jainkoaren handitasunak jakinarazteari ekin zioten
Jerusalemera jairako joan zirenen aurrean predikatzen hasi ziren, eta bakoitzak bere hizkuntzan ulertzen zien
Lukaren kontakizuna
Lukak egin zuen Mendekosteren kontakizuna bi tradizio hauei jarraituz
Jesusengandik Izpiritu Santuaren igorrera
Elizaren ekintza publikoaren hasiera
Espirituaren presentzia adierazteko irudiak haizea eta sua dira
Itun Zaharrean Jainkoaren presentziaren sinboloak dira bere herriaren erdian
esanahi berbera du “hizkuntzatan hitzegiteak”
Espiritu Santuaren presentziak lehenengo elkarteen artean hau esan nahi du
Aro berri bat hasten dela: Elizaren Aroa. Erreinua zabaltzeko lanean hasteko garaia da
Guztiei zabalik dagoen kristau elkartea sortzen da. Herri guztiak sartzen dira Jesusen Elizaren barruan
Espiritua ez dela gizon batzurentzat bakarrik, profetentzat, gizon-emakume guztientzat baizik
Elkarteak bere misioa hasi behar du: Jesusen Espiritua gureganatzen da bere lekuko izateko munduan zehar
Lehenengo elkartearenganako Espirituaren etorrera
gertakizun garrantzitsuena bezala hartzen da
Jesus berpiztua noraezean eta desengainatutako ikasleen bizitzan agertu zen
Elkartea berreraiki egin zuen
Momentu horretatik aurrera Elizak sentitu eta bizitu zuen Espiritu Santuaren presentzia
Mendekosten Eliza sortu zen
Mendekosten, agindutakoa bete zen
Espiritu Santua ikasleen bihotzetan barreiatu zen
ikasleek Jesusen lekuko izateko beharrezko indarra jaso zuten
Predikatzen eta beren fedearen lekukotza ematen hastea indar hori jaso izanaren adierazle dira
Jesusek herri guztiei predikatzeko emandako agindua betetzen dela adierazten du atzerriko hizkuntzez hitz egiteak
Jesusen mezua ez da juduentzat soilik
Jesus ez zenez beraiekin egongo egunero ikasleek Espiritu Santuaren laguntza izango zuten, eta hura Jainkoaren gertuko presentziaren modukoa izango zen, indarra ematen baitzien eta Jesusen mezua ulertzen laguntzen baitzien
horrela Eliza sortu zen eta munduan zehar hedatu baino ez zen egingo
Espiritu Santua, Jainkoaren indarra
Bizitza osoan, Espiritua bidaliko ziela iragarri zien Jesusek ikasleei, lagun ziezaien
Espiritua Jainko maitasuna da
Jesusek zin egin zien ikasleei inoiz ez zituela bakarrik utziko
Jesusen Espirituak bertan dirau historia osoan
LEHEN KRISTAU ELKARTEA
Elkarteak ospatu egiten du
Jesusen lehenengo jarraitzaileek beste judutarrengandik bereizten praktika bereziak dituztelako
Elkar otoitza
lehen elkarteak otoitzari ematen zion garrantzia
Lehen kristauen otoitzak bi ezaugarri nagusi
Bere elkarte zentzua
Jesus da beren otoitzen muina
Eukaristiaren ospakizuna
arunbat arratsaldero elkartzen ziren «ogiaren zatiketa» eta «Jaunaren afaria» ospatzeko
Jesusek bere ikasleekin egiten zituen bazkariak gogoratzea zen asmo nagusia
ospakizunaren ordena
ekarritako ondasunen banaketa anaikorra
konsagratutako ogi eta ardoaren zatiketaren partaidetza
apostoluek emandako ikasketak idaztiak komentatuz
azken otoitza eskerrak emanez, eskakizunak eginez...
Bataioa
Elkartearen bizimodua
Judutar elkartearengandik bereizten ziren honegatik
Bizi komunioa
Kristauak «komunioan» bizi ziren bata besteekin
Elkarri sendo lotuta zeuden
Haien arteko harremanak anaiartekoak dira
elkarturik bizi ziren
espiritu berbera zuten
bihotz eta anima bakarrak zituzten
Lotura horren arrazoia Jesus da
Berak egiten du elkartea anaiartean haz dadin
Ez dago diferentziarik beraien artean
Bizimodu hau, kristauek zuten berezitasuna bihurtu zen.
Bizimodu honengatik mirestuak izaten ziren eta jendearen aditasuna eta sinpatia erakartzen zituzten
Elkartearen jatorria
Jerusalengo elkartea
sortzaileak Jesusen ama, senitartekoak eta apostoluak izan ziren
Kristau elkarterik zaharrena da
Mendekoste ondoren hasten da jarraitzaileen kopurua gehitzen
Judutar gizartetik datoz
«Anai» asko beste talde erlijiosotatik datoz
Jerusalendar edo ingurukoak dira
Aramear hizkuntza dute
Moiseren legearen betetzaile zintzo dira
Kristau elkarte barruan «kristau-judutar palestinar» izenarekin ezagutuko dituzte
Besteak diasporako Judaismotik datoz
pentsakera zabalagoa dute: ez bait daude Moiseren erritoetara hain itsatsiak
«Kristau-judutar heleniarrak» bezala ezagutu
Grekeraz mintzatzen dira
talde bakoitza bere aldetik elkartuko da eta bere buruzagiak izango ditu
Elkarte berriari lotzeko arrazoia: Jesusengan sinestea, agindutako Mesia delako
Jesusen jarraitzaileak judaismo barruan daude
Beste talde erlijioso bat besterik ez dira
«Nazaretarrak»
Elkarte egitaratua da
elkartearen zuzendariak
Hamabien taldea
Jesusekin bizi eta bere Berpizkundearen lekuko izan ziren Apostoluak
Bere eginkizun garrantzitsuena Ebanjelioa azaltzea da
Elkarte osoari dagozkion erabakiak ere hartzen dituzte
Pedro
«Hamabien» eta elkartearen benetazko buruzagia da
Jesusen berpizkundearen lekukorik nagusitzat onartuta dago
«Zazpien taldea»
Kristau heleniarrak dira
Estebanen buruzagipean diasporatik datozen kristau-judutar elkarteak zuzentzen dituzte
Apostoluen eginkizun berberak egiten dituzte: predikatu, bataiatu
Santiago
Santiagok garrantzi handia izan zuen Jerusalengo Kristau elkartean
Jesusen ahaidea zen
Judutar ohiturei itsatsienetakoen ordezkaria da
Pedro, Jerusalendik joaten denean, Santiagok ordezkatuko du
Oztopoan hazten den elkartea
Barne oztopoak
Jatorri ezberdinetako bi talde
Palestinarrak
ohiturari itsatsiak zeuden
Jauretxea, legea, zirkuntzisioa
diasporakoak
irekiagoak ziren
Jauretxea, legea edo erdainkuntzaren garrantzia zalantzan jartzen zuten Jesusen mezuaren onarpenaren ikuspegitik
Ez zituen hizkuntzak bakarrik bereizten, baita pentsamoldeak ere
Kanpo oztopoak
Pixkanaka elkartea judaismotik urrunduz doa
Aurkako lehenak Saduzearrak dira
Pedro eta Joan atxilotuak dira eta ondoren beste apostoluak
Farisearrak defendaturik aske ateratzen dira
Lehenengo jazarpen odoltsua kristau heleniarren aurka burutzen da
Arrazoia: Jauretxea eta legea zalantzan jartzen dituzte
Esteban erahil eta besteen aurkako jazarpena hasten da
Palestinar kristau-elkartea eta apostoluak pakean uzten dituzte
Bigarren jazarpena kristau guztien aurka burutzen da
42-43 urteetan
Santiago Nagusia erahiltzen dute
Pedro salbatzen da eta Jerusalendik ihes egin beharko du
Palestinako elkarte kristau judearrak jazarpetuak dira
62-70 urteen artean
Erromaren aurkako matxinadan parte hartu izateagatik
Jerusalengo suntsipena baino lehen, elkarteak Transjordaniara egiten du ihes