Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Lehen elkarteak: Apostoluen Eginak - Coggle Diagram
Lehen elkarteak: Apostoluen Eginak
APOSTOLUEN EGINAK LIBURUA
Liburua
Apostoluen Eginak, Lukaren Ebanjelioaren bigarren zatia da. Ez lirateke apartatu behar Ebanjelioa eta Eginak, plan orokor baten barruan bait daude: Salbamenaren Historia.
Lukak
Jesusen garaia (Ebanjelioak).
Elizaren garaia (Apostoluen Eginak).
Aginduaren garaia (Itun Zaharra).
Zatiketa
Liburua modu ezberdinetara zati daiteke:
Destinatarioen arauera
Protagonisten arauera
Lukaren pentsamenduari jarraituz,
Ebanjelizazioaren etapen arauera zatitzen dugu liburua:
Ebanjelioaren agerpena Jerusalenen.
Ebanjelioaren zabalkuntza Judea eta Samariatik.
Ebanjelioaren zabalkuntza mundu jentiletik Erromara heldu arte.
Helburua
Lukaren helburua liburua idazterakoan, 80-90 urtetako kristau elkarteei zera erakustea zen
Jesus dela kristau elkarteen gunea.
«Guztiek» parte har dezaketela Herri berri honetan.
Hitza mundu guztira zabaltzen dela.
Eliza elkarteen elkartea dela. Liburuaren protagonista ez dira Apostoluak edo jarraitzaileak ESPIRITUA baizik.
Elkartearen sortzaile eta Salbamenaren eramaile den Jainkoaren Hitzaren indarra.
Data
Lukaren Ebanjelioaren jarraipena izanik, 80 urteaz geroztik kokatu behar dugu.
Norentzat
Lukaren lana, paganismotik datozen Elizei zuzentzen zaie.
MENDEKOSTE: ESPIRITUAREN PRESENTZIA
Mendekoste - jaia
Berrogeita hamar egun” esan nahi du
Israeldarrek Jerusaleneko tenplura egiten zituzten hiru erromesaldi-jai handietako bat zen.
Mendekoste-egunean gertatu zena barne-fenomenoa izan zen:
Jainkoa Espiritu Santuaren bitartez agertu izanaren kanpo-ikurrak zarata handia eta suzko mihiak izan ziren.
Haizea, zarata eta sua Itun Zaharrean ere agertzen ziren Jainkoa azaltzen zenean; Sinai mendian, adibidez.
Haizea, zarata eta sua Itun Zaharrean ere agertzen ziren Jainkoa azaltzen zenean; Sinai mendian, adibidez.
Ikasleak Espiritu Santuz bete ziren.
Lukaren kontakizuna
Espiritu Santuaren presentziak lehenengo elkarteen artean zera esan nahi du:
Aro berri bat hasten dela: Elizaren Aroa. Erreinua zabaltzeko lanean hasteko garaia da.
Guztiei zabalik dagoen kristau elkartea sortzen da. Herri guztiak sartzen dira Jesusen Elizaren barruan.
Espiritua ez dela gizon batzurentzat bakarrik, profetentzat, gizon-emakume guztientzat baizik.
Elkarteak bere misioa hasi behar du: Jesusen Espiritua gureganatzen da bere lekuko izateko munduan zehar.
Mendekosten Eliza sortu zen
Mendekosten, agindutakoa bete zen:
Espiritu Santua ikasleen bihotzetan barreiatu zen eta ikasleek Jesusen lekuko izateko beharrezko indarra jaso zuten.
Predikatzen eta beren fedearen lekukotza ematen hastea indar hori jaso izanaren adierazle dira.
Jesusen mezua ez da juduentzat soilik.
Jesus ordurako ez zegoen haiekin egunero, lehen bezala; ordutik aurrera, ordea, ikasleek Espiritu Santuaren laguntza izango zuten, eta hura Jainkoaren gertuko presentziaren modukoa izango zen, indarra ematen baitzien eta Jesusen mezua ulertzen laguntzen baitzien.
Espiritu Santua, Jainkoaren indarra
Bizitza osoan, Espiritua bidaliko ziela iragarri zien Jesusek ikasleei, lagun ziezaien.
Espiritua Jainko maitasuna da, barne-indar bihurtua, eta laguntzen eta aurrerantz bultzatzen gaitu.
LEHEN KRISTAU ELKARTEA
Elkartearen jatorria
Kristau elkarterik zaharrena Jerusalengoa da.
Mendekoste ondoren hasten da jarraitzaileen kopurua gehitzen. Judutar gizartetik datoz:
«Anai» asko beste talde erlijiosotatik datoz: farisear, apaiz, Joanen jarraitzaile, eseniarrak... Jerusalendar edo ingurukoak dira. Aramear hizkuntza dute eta Moiseren legearen betetzaile zintzo dira.
Besteak diasporako Judaismotik datoz. Grekeraz mintzatzen dira hauek eta pentsakera zabalagoa dute: ez bait daude Moiseren erritoetara hain itsatsiak.
Elkartearen bizimodua
Apostoluen Eginetan lehen kristauen bizimoduaren berri ematen zaigu, Judutar elkartearengandik bereizten ziren honegatik:
Bizi komunioa. Kristauak «komunioan» bizi ziren bata besteekin. Elkarri sendo lotuta zeuden. Haien arteko harremanak anaiartekoak dira:
Elkarturik bizi ziren
Espiritu berbera zuten
Bihotz eta anima bakarrak zituzten
Elkarteak ospatu egiten du
Elkar otoitza. «Guztiak elkarturik, etengabe otoitzari emanak zeuden
Lehen kristauen otoitzak bi ezaugarri nagusi zituen:
Bere elkarte zentzua
Jesus da beren otoitzen muina.
Eukaristiaren ospakizuna
Larunbat arratsaldero elkartzen ziren «ogiaren zatiketa» eta «Jaunaren afaria» ospatzeko.
Ospakizun hauetan orden hau jarraitzen zen:
Ekarritako ondasunen banaketa anaikorra.
Konsagratutako ogi eta ardoaren zatiketaren partaidetza.
zken otoitza eskerrak emanez, eskakizunak eginez...
Apostoluek emandako ikasketak idaztiak komentatuz.
Bataioa
Jesusen jarraitzaileen elkartekide izateko Jesus sinestea eta bizimodua Jesusen antzekoa bizitzea beharrezkoa zen
Elkarte egitaratua da
Hamabien taldea.
Jesusekin bizi eta bere Berpizkundearen lekuko izan ziren Apostoluak, horregatik begirune handia diete lehenengo elkarteek.
Pedro.
«Hamabien» eta elkartearen benetazko buruzagia da. Jesusen berpizkundearen lekukorik nagusitzat onartuta dago.
Zazpien taldea.
Kristau heleniarrak dira.
Santiago.
Santiagok garrantzi handia izan zuen Jerusalengo Kristau elkartean.