Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Kristau elkartearen jatorria: Jesus piztu ondoren - Coggle Diagram
Kristau elkartearen jatorria: Jesus piztu ondoren
ELKARTEAK PORROT EGITEN DU
“buruhezurren” mendian, 30.urteko apirileko arratsalde batean hil zen Nazareteko Jesus gurutziltzaturik
Zer gertatu da Jesusen jarraitzaileekin??
Jesusenganako fedea, haren proiektua... bertan behera geratu dira, porrot egin dute, harengan jarriak zituzten itxaropen guztiak hutsean geratu dira.
Jesusen jarraitzaileak desagertu egin dira, bakarrik utzi dute, ukatu egin dute, alde egin dute
Egin zezaketen gauza bakarra etxera itzultzea zen
Beldurturik, porrot eginda eta etsipendurik Jerusalen utzi eta Galileara abiatu ziren
Jerusalemdik desagertzen dira, iheska, noraezean, lur jota eta etsirik, bihotzean min, min sakona
Inork ez du inolako gogorik Jesusen kausarekin jarraitzeko
Nazareteko Jesusen ametsa lurperatu egin da betiko Harekin batera
BIZTUERAK ELKARTEA BATZARTU EGITEN DU
Handik gutxira Jerusalemen topatzen gara jarraitzaile berberekin.
Elkartea berreraikitzen doa
Inor ez da ezkutatzen eta izua desagertu egin da
Eta plazetan, etxeetan, tenpluan… inolako beldurrik gabe hots egiten dute:
“Jainkoak Jesus piztu egin du”
“Jesus bizi da eta Jainkoarekin dago eta horren lekuko geu gara"
Lehenengo noraeza argi bihurtu da; etsipena, berriz, poza; zentzurik eza, betebehar. Kristau elkartearen abentura itzelari hasi da.
zer gertatu zen Galilean?
Gurutziltzatua izan zena Jainkoarekin bizi zen
Heriotzak ezin izan zuen Harekin; Jesusek garaitu egin du betiko. Jainko Aitak piztu egin zuen
Nazareteko Jesus bizirik agertu zitzaien
Jesus piztuerarekin izan zituzten topaketek “begiak ireki egin zizkieten” eta “bihotza” ere bai, eta hala ulertu ahal izan zuten nor zen Jesus, zein bere mezua, bere bizitza eta heriotzaren zergatiak
BIZTUERAK JARRAITZAILEAK ERALDATZEN DITU
Elkarte mailan ezezik erabateko aldaketa gertatzen da haien pertsonengan ere:
Bizitza ematen dute
Beldurrik gabe mintzatzen dira
Anaitasunean bizi dira
Ez dira gartzela, jazarkunde edo zigorren beldur
Bizitzaz aldatzen dute
Handik gutxitara Jerusalenen agertzen dira berriro
Haiek bizi dutena baino ez dute kondatzen deiadarka: «Hala bada, zuek erahildako Jesus hau da Jainkoak biztu duena, eta gu guztiok gara lekuko.»
Jesus bizi dela funtsezko gauza da ikasle beldurti eta koldar hauen aldaketan
Jesusen biztueraren esanahia
Jainkoa nolakoa den agertzen digu
biziaren alde dagoena
heriotza garaitu egiten duena
leiala
besteen alde emandako bizia txalotu egiten duena
seme-alaba guztiak berreskuratu nahi dituena
zapalduei itxaropena ematen diena
Jesus zein den agertzen digu
Jainkoaren aurpegia
benetako pertsona izateko bidea
betirako bizirik dagoena
berak egin eta esandako guztia egia da
BIZTUERAREN PODERIOZ ELKARTEA BIDALIA IZATEN DA
Elkarte berriak Jesusen misio bera du: Jainkoaren Erregetza hedatzea
Elkarteak bere bokazio-misioa berreskuratzen du
mundu zabalera bidalia izaten da
«Zoazte mundu guztian zehar eta hotsegin berriona izaki guztiei.»
Izpirituaren laguntza jasoko dute lekukoak izateko
«Baina zuen gain jaitsiko den Izpiritu Santuaren indarra hartuko duzue eta nire lekuko izango zarete Jerusalenen, Judea osoan, Samarian eta lurraren bazterreraino.»
Jesusen lehen jarraitzaileentzat eta haien ondorengo garenontzat Jesusen biztuera da gertaerarik nagusiena