Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Kristau elkartearen jatorria: Jesus piztu ondoren - Coggle Diagram
Kristau elkartearen jatorria: Jesus piztu ondoren
ELKARTEAK PORROT EGITEN DU
Jerusalendik landa, “buruhezurren” mendian, 30.urteko apirileko arratsalde batean hil zen Nazareteko Jesus gurutziltzaturik.
Zer gertatu da bere jarraitzaileekin?
Jesusen jarraitzaileak desagertu egin dira, bakarrik utzi dute, ukatu egin dute, alde egin dute.
Jesusenganako fedea, haren proiektua... bertan behera geratu dira, porrot egin dute, harengan jarriak zituzten itxaropen guztiak hutsean geratu dira
Egin zezaketen gauza bakarra etxera itzultzea zen, Jerusalemdik desagertzen dira, iheska, noraezean, lur jota eta etsirik, bihotzean min, min sakona.
BIZTUERAK ELKARTEA BATZARTU EGITEN DU
Nola batu?
Lehen ihesari eman ziotenak elkartzen joan dira.
Elkartea berreraikitzen doa.
Inor ez da ezkutatzen eta izua desagertu egin da eta plazetan, etxeetan, tenpluan… inolako beldurrik gabe hots egiten dute
Jesus bizi da eta Jainkoarekin dago eta horren lekuko geu gara
Zer egiten dute?
Ez dituzte Erregetza, mirariak edota Jesusen giza dohain ikaragarriak hots egiten.
Entzun nahi dietenei Berri Ona baino ez diete aldarrikatzen: “Jainkoak Jesus piztu egin du”.
BIZTUERAK JARRAITZAILEAK ERALDATZEN DITU
Elkarte mailan ezezik erabateko aldaketa gertatzen da haien pertsonengan ere
Bizitza ematen dute.
Beldurrik gabe mintzatzen dira.
Anaitasunean bizi dira.
Ez dira gartzela, jazarkunde edo zigorren beldur.
Bizitzaz aldatzen dute.
Haien bizitza aldatu duen funtsezko esperientzian oinarritzen da haien aldarrikapena: JESUS BIZI DA! Jesus bizi dela funtsezko gauza da ikasle beldurti eta koldar hauen aldaketan.
Gogora dezagun laburki Jesusen biztueraren esanahia
Jainkoa nolakoa den agertzen digu: leiala, biziaren alde dagoena, heriotza garaitu egiten duena, besteen alde emandako bizia txalotu egiten duena, seme-alaba guztiak berreskuratu nahi dituena, zapalduei itxaropena ematen diena...
Jesus zein den agertzen digu: betirako bizirik dagoena, Jainkoaren aurpegia, benetako pertsona izateko bidea, berak egin eta esandako guztia egia da...
BIZTUERAREN PODERIOZ ELKARTEA BIDALIA IZATEN DA
Elkarte berriak Jesusen misio bera du: Jainkoaren Erregetza hedatzea.
Elkarteak bere bokazio-misioa berreskuratzen du: mundu zabalera bidalia izaten da: «Zoazte mundu guztian zehar eta hotsegin berriona izaki guztiei.»
Izpirituaren laguntza jasoko dute lekukoak izateko: «Baina zuen gain jaitsiko den Izpiritu Santuaren indarra hartuko duzue eta nire lekuko izango zarete Jerusalenen, Judea osoan, Samarian eta lurraren bazterreraino.»