Teoria honen arabera, unibertsoko materia guztia puntu bakar batean bilduta zegoen, hasierako singularitatea deitzen den une batean, baina duela 13,7 mila milioi urte inguru, eztanda egin zuen eta materia hori unibertsoan zehar zabaldu eta sakabanatu zen milioika eta milioika zatitan, inflazioa deitzen den prozesu batean. Geroago, zati horiek pixkanaka-pixkanaka multzotan bilduz joan ziren; horietatik sortu ziren galaxiak, izarrak eta planeta-sistemak. :