aurreko iragazketan, Bowman kapsulara hondakin-substantziak pasatzeaz gain, ura eta gorputzarentzat baliagarriak diren beste substantzia batzuk pasatzen dira. Horrela, birxurgatzean, substantzia erabilgarri horiek, uraren % 99az gain, berriz xurgatzen dira eta odol-kapilarretan dagoen odolaren parte bihurtzen dira. Hodi proximalak berxurgatzen ditu glukosa, aminoazidoak eta gatz batzuk. Gainerako substantzia erabilgarriak Henleren heldulekuan eta hodi distalean birxurgatzen dira.