Odola hondakinez beteta iristen da giltzurrunera, giltzurrun arteriatik bidez. Giltzurrun arteria arteriolatan banatzen da giltzurrun parenkimaren barruan, han odola irgazten da eta giltzurrun zainetatik ateratzen da. Gernua odolaren hondakinetatik sortzen egiten da. Gernua eratzeko prozesua hau da, nefronaren zati bakoitzak beste lan bat egiten du: Iragazketa: odol-hodiak nefronara iristen dira, zehazki, Malpighi glomerulura doa. Kapilarretan dabilen odola Bowmanen kapsulara iragazten da. Bowman kapsulara ura, gatzak, glukosa, urea, bitaminak eta aminoazidoak sartzen dira.