Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
IRAITZ APARATUA, LORENA CAMINO - Coggle Diagram
IRAITZ APARATUA
FISIOLOGIA
Odola hondakinez beteta iristen da giltzurrunetara, giltzurrun arteriatik. Giltzurrun arteria arteriolatan banatzen da giltzurrun parenkimaren barruan, han odola irgazten da eta giltzurrun zainetatik ateratzen da (Giltzurrunek 180L odol iragazten dituzte egunean). Gernua odolaren hondakinetatik sortzen da. Gernua eratzeko prozesua honako hau da, non nefronaren zati bakoitzak beste lan bat egiten du:
Birxurgapena: aurreko iragazketan, Bowman kapsulara hondakin-substantziak pasatzeaz gain, ura eta gorputzarentzat baliagarriak diren beste substantzia batzuk pasatzen dira. Birxurgatzean, substantzia erabilgarri horiek odol-kapilarretan dagoen odolaren parte bihurtzen dira. Hodi proximalak berxurgatzen ditu glukosa, aminoazidoak eta gatz batzuk. Gainerako substantzia erabilgarriak Henleren heldulekuan eta hodi distalean birxurgatzen dira.
Jariatzea: iragazi ez diren substantzia batzuen pasabidea da, hodi proximaletik hodi kolektoreraino.
Iragazketa: odol-hodiak nefronara iristen dira eta glomeruloan sartzen da. Kapilarretan dabilen odola Bowmanen kapsulara iristen da.
Iraizpena: gernuak hodi kolektoretatik ateratzen da eta ureterretatik gernu maskuriara ailegatzen da. Azkenik gernua gorputzatik kanpoatzen da uretratik.
ANATOMIA
Ureterrak: giltzurrunak eta gernu maskuria lotzen dituzten bi hodi dira. Giltzurrunetatik gernu maskuriara gernua garraiazen du.
Giltzurrunak:babarrun forma duten eta sabelean kokatzen diren organoak, bizkarrezurraren bi aldeetan. Eskuineko giltzurruna gibelaren azpian dago eta ezkerrekoa diafragmaren azpian eta barearen ondoan. Giltzurrunen gainena giltzurrun gaineko guruinak aurkitzen dira eta adrenalina daramate.
Gernu maskuria: elastikoa da haren paretak muskuluz osatuta daudelako. Han dago ureterretatik datorren gernua.
Uretra: gernu-maskuria kanpoaldearekin lotzen duen hodia.Uretrak, pixa egiteko ireki behar den esfinter gihartsu bat du.
Nefrona: Giltzurrunaren oinarrizko unitatea da. Giltzurrun bakoitzak milioi bat unitate funtzional baino gehiago ditu, nefronak deituak. Hodien funtzioa gernua iragaztea da.
-
Hodi kolektorea:Nefronetatik gernua jasotzen du eta giltzurrun pelbisetara eta ureterrera eramaten du.
-
-
Bowman kapsula: nefronaren muturrarekin bat dator, hutsik dago eta odol-kapilarrak inguratzen ditu. Glomeruloa biltzen du eta bere funtzioa iragazi dituen substantziak biltzea da.
Tubo proximal: Bowmanen kapsularen irteeran dagoen hodia. Bere pareta, mikrobiloz estalita dago, gainazala, substantziak trukatzeko handitzen dutenak.
-
-