Ingurune atsegin batek harreman sozialak ahalbidetzen ditu, konfidantza eta segurtasun sentimenduak sortzen ditu, lasaitasuna isladatzen du... Ingurne desatsegin batek berriz, estresa sortu dezake (dekorazioagatik, pareten koloreagatik, argi gutxi egoteagatik, soinuak egoteagatik, intimitate faltagatik...), guzti honek osasun fisiko eta mentalean eragina izango du. Sintomak, nekea, agresibitatea, haserrea, depresioa eta nahasketa mentala dira. Horregatik, ezinbestekoa izango da, kalitatezko inguruneak edukitzea bai etxeetan baita egoitzetan ere.