Ahoaren beste arazo bat hortz-plaka da. Hortz-plaka hortzetan pilatzen den geruza mehe, garden eta itsaskorra da. Hortz-plaka hori kendu ezean, metatu, gogortu eta sarro bihurtzen da. Sarroak arazoak sortzen ditu hortzen eta hortzoien osasunean, eta orbanak agertzen dira hortzetan. Hortz-plakak gingibitisa ere eragin dezake, hantura mingarria baita hortzoientzat, eta odoletan jartzen ditu. Neurririk hartu ezean, gingibitisak piorrea edo periodontitisa eragin dezake. Piorrean ez da hortzoia bakarrik kaltetzen, hortzak eusten dituen hezurra kaltetzen da, eta, ondorioz, hortz-piezak galtzen dira.