Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Higidura eta indarrak, GARBIÑE PEDROSA 22 3.E - Coggle Diagram
Higidura eta indarrak
Indarrak eta haien ezaugarriak
Indarrak gorputzen arteko interakzioak dira, higidura aldatzen dutenak edo deformazioak eragiten dituztenak.
Indarrak neurtzeko
Hookeren legea. Indarrek malgukietan eragiten dituzten luzapenak,
L — Lo, aplikatutako indarrekiko (F) zuzenki proportzionalak dira.
Indarrak eta higidura
Hau da m masa duen gorputz baten gain eragiten duen indar baten (F) eta azelera- zioaren (o) arteko erlazioa
Indarrak, interakzio gisa
A gorputz batek B gorputz batean indarra eragiten badu (akzioa), azken gorputz horrek, aldi berean, indar horren berdina eragiten du kontrako noranzkoan (erreakzioa).
Indar elektrikoa
Karga elektrikoa materiaren propietate bat da. Bi karga-mota daude: positiboak eta negatiboak.
Karga horiek erakarpen- eta aldaratze-indarrak eragiten dituzte elkarren artean: ikur bereko kargek elkar aldaratzen dute eta ikur desberdinekoek elkar erakartzen dute.
(Karga elektrikoaren unitatea
COULOMBA
, C
1C = 6,24 • 10^18 elektroi (6,24 trilioi elektroi))
Coulomben legea.
Bi karga elektrikok (q1 eta q2) elkar erakartzen edo aldaratzen dute (ikur desberdinekoak edo berdinekoak izan),Fc indar batekin,eta indar hori kargen biderkadurarekiko proportzionala da, eta haien arteko distantziaren (d) karratuarekiko alderantziz proportzionala
Proportzionaltasun-konstantea, K, kargak dauden ingurune materialaren araberakoa da. SI unitatean, hau da haren balioa, hutsean.
Zer da higidura?
Gorputz bat beste gorputz batekiko higitzen da haien posizio erlatiboa aldatzen bada. Higidura deskribatzeko, aurrez erreferentzia-jatorria zehaztu behar da.
Nola deskribatzen da higidura?
Higikariak une bakoitzean ibilbidean Zer posizio duen zehaztuz. Horretarako, ibilbidean jatorri bat aukeratzen da, eta jatorri horretara arteko distantziak neurtzen dira.
s-t grafikoaren bidez. Grafiko hori lortzeko, denbora-posizio balioen (t, s) bikoteak adierazten dira plano kartesiarrean
Abiadura eta azelerazioa
Abiadura
Higikari baten batez besteko abiadura, v , ibilbidean egindako espazioaren (e) eta emandako denboraren (t) arteko zatidura da.
Higikari baten aldiuneko abiadura une bakoitzean duen abiadura da.
Azelerazioa
Azelerazioak (o) denbora-unitateko gertatzen den abiadura-aldaketa adierazten du. Haren batez besteko balioak (a bb) abiadurak t denbora batean izandako batez besteko [abiadura-aldaketa,A /\ = Vb — Vo, adierazten du.
Grabitate indarra
Grabitazio unibertsalaren Legea
.
Edozein bi masak, m 1 eta m2 , elkarren artean (d) distantzian daudela, indar batekin, FN , erakartzen dute elkar, eta indar hori masen arteko biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da, eta distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala
Gorputzen pisua
Gorputz baten pisua Lurrak erakartzean eragiten dion grabitate-indarra da. Hau da m masa duen gorputz baten pisua.
Pisua Lurrak inguruan dituen objektuen gain eragiten duen indar bat da:
• Haren noranzkoa Lurraren erdiguneranzkoa da.
• Gorputzen puntu batean aplikatzen da: grabitate-zentro deritzonean.
• Haren norabidea Lurraren erdigunearekiko erradiala da.
Grabitatea(g)=
9,8N/kg
Magnetismoa eta imanak
Imanen arteko indarrak handiagoak dira polo deritzen eremuetan. Izen bereko poloak elkar aldaratzen dute eta izen desberdinekoek elkar erakartzen dute.
Eremu magnetikoa
Eremu magnetikoa imana inguratzen duen eremua da, eta eremu horretan interakzio magnetikoaren efektuak hauternan daitezke.
GARBIÑE PEDROSA 22 3.E