Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
gaia Merkatuak eta enpresak - Coggle Diagram
- gaia Merkatuak eta enpresak
-
-
ENPRESEN FUNTZIOAK
-
Balioa sortu edo erantsi;
Lehengaiak aldatuta, enpresek ondasunen baliagarritasuna handitu edo sortzen dute.
Enplegua eta aberastasuna sortu
Enplegua sortzeaz gain, domino-efektua ere eragiten dute enpresa handiek beren inguruan, beste enpresa batzuei egiten dizkieten erosketei esker
Gizarteen ongizatea handitu
Produktu berriak eta teknologia efizienteagoak bilatzen dituztenez, enpresek berrikuntza teknologikoak egiten dituzte; horiek dira ekonomia-aurrerapenaren motorra.
MERKATUAK, ENPRESAK ETA FAMILIAK
Merkatua saltzaileek eta erosleek ondasun edo zerbitzu jakin baten inguruan egiten duten salerosketa-jardueren multzoa da.
ESKARIA ETA ESKAINTZA
Ekonomiaren ikuspegitik, ondasun edo zerbitzu jakin bat prezio eta kantitate jakin batean erosi nahi bada eskaria dago. Enpresak ondasun edo zerbitzu bat prezio jakin batean saltzeko prest dagoenean eskaintza dagoela esaten da.
ERRENTA FLUXU ZIRKULARRA
Ondasun eta zerbitzuen merkatua
Enpresek familiek eskatutako ondasunak eta zerbitzuak ematen dituzte, prezio baten truke.
Ekoizpen-baliabideen merkatua
Familiek enpresek eskatutako lana eta kapitala ematen dituzte, soldataren edo interesen truke gehienetan.
Familien eta enpresen arten sortzen den erlazioa zirkularra dela esaten da, kontsumitzaileek dirua kobratzen dute enpresetan egindako lanagatik (soldata) edo haiei utzitako diruagatik; diru hori enpresetara itzultzen da kontsumitzaileek behar dituzten ondasunak eta zerbitzuak erosten dituztenean. Guztiak behar bezala funtzionatzeko, sektore publikoak parte hartzen du arauak jarriz merkatuan.
-