Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
UNIBERTSOAREN SORRERA ETA OSAGAIAK - Coggle Diagram
UNIBERTSOAREN SORRERA ETA OSAGAIAK
GALAXIA
Unibertsoa galaxiez osatua dago eta kontaezina dira inguruan dauden galaxiak. Galaxia bakoitzak mila milioika izar ditu. Galaxiak hainbat formatakoak izan daitezke:
Kiribilak
Irregularrak
Barradunak
Eliptikoak
Gure planeta, Lurra, Esne Bidea deituriko galaxian dago.
IZARRAK
Izarrak berezko argia eta beroa igortzen duten astroak dira.
Hori gertatzen da izarretan erreakzio termonuklearrak gertatzen direlako.
Zientzialarien ustez, 200.000-400.000 milioi izar artean daude Esne Bidean, eta horietako izar bat da Eguzkia
Antzinatik, gizakiak hainbat izar multzotan bildu eta irudiak osatu ditu. Irudi edo talde horiek konstelazioak osatzen dituztela esaten dugu.
PLANETAK
Planetak izar baten inguruan itzulika dabiltzan astroak dira.
Astro hauek ez dute berezko argirik.
Eguzkiaren inguruan zortzi planeta dabiltza itzulika.
Itzulika dabiltzan planeta horietako bat Lurra, gure planeta, da.
Planetak oso txikiak direnean, planeta nano esaten zaie.
Esate baterako, Pluton Eguzki-sistemako planeta nano bat da.
SATELlTEAK
Planeta baten inguruan biratzen edo grabitatzen ari diren gorputzak dira sateliteak. Eguzki-sisteman diren planeta guztiek, Merkuriok eta Artizarrak izan ezik, satelite naturalak dituzte.
Lurra planetaren inguruan biratzen dabiltzanari Ilargia deritzo.
Unibertsoko gorputz txikiak
KOMETAK
Kometak.
Kometak, Asteroideak baino, materia gutxiago duten gorputzak dira.
Lurretik isats argiduneko objektu bat bezala ikusten dira.
Kometek, Asteroideek ez bezala, orbita oso eliptikoa dute.
Eguzkiaren eraginez hedatzen dute hain ikusgarria duten isatsa.
Asteroideak.
Asteroideak Eguzki-sistemako gorputz txikiak dira.
Marte eta Jupiter planeten artean ugariak dira. Marte eta Jupiterren artean dagoen zonalde honi asteroide-gerrikoa deitzen zaio.