Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Marrasketa teknikoa x Marrazketa artistikoa - Coggle Diagram
Marrasketa teknikoa x Marrazketa artistikoa
Marrazketa da gizakiak komunikatzeko erabili duen teknika garrantzitsuenetako bat.
Marrazketaren barruan marrazketa teknikoa eta artistikoa bereizten dira.
Marrasketa teknikoa
Errealitatearekin guztiz lotua dago.
Errealitateko objektu bat irudikatu nahi izaten da, eta neurri zehatzak adierazi behar dira.
Plano bat marrazten denean, han adierazitako neurriak eta zehaztasunak planoa sinatzen duen pertsonaren ardurapean daude, ondorio guztiekin.
Marrazketa artistikoa
Sentimenduekin eta emozioekin lotuago dago.
Marrazketa artistikoak ez du zertan errealitatea modu zehatzean adierazi, eta marraztutako gauzen neurriak marrazkilariaren arabera aldatu daitezke.
MARRAZKETA TEKNIKOA
Marrazketa teknikoa da teknologiak komunikatzeko erabiltzen duen hizkuntza bat, eta, edozein hizkuntzak bezala, bere arauak ditu.
Buruan ideia bat eduki ondoren marraztu egin behar da, eta marrazkiak hiru garapen-maila izaten ditu. Lehendabizi bozetoa irudikatzen da, ondoren krokisa eta, azkenik, planoak.
BOZETOA
Objektua esku hutsez irudikatzen da, kanpoko gainazala marraztuz. Bozetoak hiru dimentsiotan erakusten du objektuak duen itxura. Marrazteko behar diren tresna bakarrak arkatza, papera eta borragoma dira.
KROKISA
Teknika honetan ere esku hutsez irudikatzen da. Irudia krokisean baino zehatzagoa da, eta neurri errealak adierazten dira. Krokisak marrazteko bi perspektika erabiliko dituzue:
PLANOA
Marrazteko orduan erregelak, eskuadra eta kartaboia erabiltzen dira. Tresnaren ikuspegi desberdinak bi dimentsiotan adierazten dira, arau zehatzak errespetatuz.