UNIBERTSOAREN SORRERA ETA OSAGAIAK

  • Unibertsoa astro guztien multzoa da. Big Bang teoriaren arabera, unibertsoa aldakorra da.
  • Big Bang sortu zen orain dela 13.000 eta 15.000 milioi urte artean.
  • Unibertsoko materia guztia puntu batean elkartuta zegoen, eta, leherketa baten ondorioz (big bang-a), unibertsoa hedatzen, zabaltzen hasi zen.
  • Unibertsoa orduz gero, ari da hedatzen. Hedapen horretan, hainbat egitura sortuz antolatu da materia.

IZARRAK

PLANETAK

GALAXIAK

UNIBERTSOKO GORPUTZ TXIKIAK

  • Unibertsoa galaxiez osatuta dago.
     Galaxia hoiek kontaezinak dira.      
      Galaxia bakoitzak mila milioika izar ditu.  
              Gure planeta esne-bidea izeneko galaxian dago.
    
    Galaxiak hainbat formatakoak izan daitezke:

kiribilak

barradunak

irregularrak

eliptikoak

  • Izarrak berezko argia eta beroa igortzen duten astroak dira.
  • Zientzialarien ustez, 200.000-400.000 milioi izar artean daude Esne Bidean, eta horietako izar bat da Eguzkia.
  • Antzinatik, gizakiak hainbat izar multzotan bildu eta irudiak osatu ditu. Irudi edo talde horiek konstelazioak osatzen dituztela esaten dugu.
  • Astronomoek izarren mugimendua ere ari dira aztertzen. Eguzkia galaxian zehar eta bere ardatzarekiko mugitzen dela ondorioztatu dute.
  • Planetak izar baten inguruan itzulika dabiltzan astroak dira.
  • Astro hauek ez dute berezko argirik.
  • Eguzkiaren inguruan zortzi planeta dabiltza itzulika.
  • Itzulika dabiltzan planeta horietako bat Lurra da.
  • Planetak oso txikiak direnean, planeta nano esaten zaie.
    Esate baterako, Pluton Eguzki-sistemako planeta nano bat da.

ASTEROIDEAK

SATELITEAK

  • Planeta baten inguruan biratzen edo grabitatzen ari diren gorputzak dira sateliteak.
  • Eguzki-sisteman diren planeta guztiek, Merkuriok eta Artizarrak izan ezik, satelite naturalak dituzte.
  • Lurra planetaren inguruan biratzen dabiltzanari Ilargia deritzo.

KOMETAK

  • Asteroideak Eguzki-sistemako gorputz txikiak dira.
  • Marte eta Jupiter planeten artean ugariak dira. Marte eta Jupiterren artean dagoen zonalde honi asteroide-gerrikoa deitzen zaio.
  • Asteroide bat planetaren batera asko inguratzen bada, talka egin dezake planeta horrekin.
  • Hori gertatzen da bien arteko grabitate-indarrak eragiten duelako.
  • Horregatik dira hainbat planetatan ikusten diren kraterrak.

  • Kometak, Asteroideak baino, materia gutxiago duten gorputzak dira.
  • Lurretik isats argiduneko objektu bat bezala ikusten dira.
  • Kometek, Asteroideek ez bezala, orbita oso eliptikoa dute.
  • Eguzkiaren eraginez hedatzen dute hain ikusgarria duten isatsa.