Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
PROZESU TEKNOLOGIKOA - Coggle Diagram
PROZESU TEKNOLOGIKOA
Zientzia eta teknikaren arteko konbinazioa da teknologia.
Egindako bidea eraginkorra izan dadin, pauso batzuk eman behar dira:
Arazoaren planteamendua
Lehen pauso honetan, arazoa zein den detektatu behar duzu, identifikatu eta zehaztu; hau da, zer egoera gainditu behar duzun definitu
Informazio-bilketa
arazoari buruzko informazioa bilatzen saiatuko zara (jendeari galdetu, liburuak kontsultatu, egin nahi duzun objektuaren antzekoei behatu…).
Planifikazioa
eraikuntzarako zer material aukera zenezakeen eta material hori non aurkitu aztertu.
material hori manipulatzeko zer erreminta erabili beharko dituzun erabaki.
material hori manipulatzeko zer erreminta erabili beharko dituzun erabaki beharko duzu, lanean nondik hasiko zaren, zer egingo duzun, eta, eraikuntza taldean egitekoa izango denez, pauso bakoitza nork egingo duen zehaztu
Diseinua
Orain dakizunarekin, behaketatik eta analisietatik ateratako ideiekin, arazoa konpontzeko eraiki behar duzun tresnaren diseinua egin.
bakoitzak diseinu bat egin, Taldean eztabaidatu ondoren, egokiena aukeratzea.
Eraikuntza
Aurrez egindako plano edo marrazkia kontsultatuz, diseinatutako tresna eraikitzen hasiko zara.
Errespetatu segurtasun-arauak, eta, erabili ondoren, erremintak txukun utzi.
Ez alferrik galdu materiala eta zuhurtasunez erabili.
Proba egitea eraikuntzarekin
Eraikitako tresnak funtzionatzen duen ala ez probatu, eta konpondu nahi zenuen arazoa konpontzeko balio duen aztertu.
Egindako lanean (diseinua, eraikuntza…) zerbait aldatu behar den ikusi; aldatu beharko balitz, 3. pausora (diseinura) itzuli eta berriro ekin lanari.
Ebaluazioa
Aurkeztu egindako lana gelakideen aurrean, azaldu funtzionamendua, aurkeztu eraikuntzan izandako arazoak, eta egin lanaren laburpen eta gogoragarri izango den memoria.