Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
2.Gaia: EKOIZPENA ETA HAZKUNDEA - Coggle Diagram
2.Gaia: EKOIZPENA ETA HAZKUNDEA
EKOIZPEN-BALIABIDEAK
EKOIZPEN-BALIABIDEEN KONBINAZIOA
Ondasun edo zerbitzu bat lortzeko erabilitako ekoizpen-baliabideen konbinazioari teknologia esaten zaio.
teknolgia ez da aurrerakuntza teknologikoa
EKOIZPEN-FAKTOREEN ORDAINKETA
Errentak ekoizpen-baliabide bat denbora-aldi jakin batean erabiltzearen truke ordaintzen den balioa edo prezioa adierazten du.
Motak: Soldata, alokairua, interesa
EKOIZPEN-FAKTOREEN SAILKAPENA
Lana: Ekoizpen-prozesuan parte hartzen duen ordaindutako giza jarduera fisiko nahiz intelektuala
Kapital ondasunak: Enpresarenak diren ondasunak dira. Hauek bi multzo handitan banatzen dira: alde batetik, dirua, eta, bestetik, elementu fisikok.(eraikuntzak, makinaria, altzariak, ordenagailuak eta lursailak ….).
Natura-baliabideak (lurra): Jatorria naturan dutenak dira. Landatzeko lurraz eta hiri-lurraz gain, lur-zoruko eta itsasoko baliabideak ere hartzen ditu, hala nola mineralak eta arrainak.
EKONOMIA-SEKTOREAK
Bigarren sektorea. Industria-sektorea: Lehengaiak landu edo transformatu ondoren produktuak lortzean datza.
Deslokalizazioa: Aurrezteko edo beste enpresekiko abantailak lortzeko (azpiegitura hobeak eskuratzeko, langileen prestakuntza…), enpresak beste herrialde batzuetara lekualdatzen dira. Honek, ondorio ekonomiko handiak izaten ditu.
Teknologia-defizita: Ikerketa, garapen eta berrikuntzan ( I+G+B) gutxien inbertitzen duen herrialdea da EBan. Horregatik, inportatuko teknologiak erabili behar dituzte, eta horrek dakartzan kostu handia ordaindu.
Faktura energetikoa: Inportatutako erregaiekiko menpekotasuna dauka energia berriztagarriek ekarpen oso txikia egiten baitute.
Enpresen tamaina txikia: Enpresa gehienak txikiak dira eta honek zenbait eragozpen ditu, hala nola, finantziazio iturriak topatzeko edo nazioartekotzeko zailtasunak.
ARAZOAK :arrow_double_down:
Hirugarren sektorea: Zerbitzuak ematen dizkie jendeari edo beste enpresa batzuei; banku-jarduera, Internet, garraioa, aisialdia, osasuna, hezkuntza …
Lehen sektorea: Naturatik lortzen diren baliabide edo lehengaiak dira, nekazaritza, abeltzaintza, meatzaritza eta arrantza.
EKOIZPEN AUKEREN MUGA
Gizarte batek ekoizpen-baliabide eta teknologia batzuk erabilita aldi jakin batean ekoitzi ditzakeen ondasunen eta zerbitzuen gehienezko kantitateari Ekoizpen-aukeren muga (EAM) deitzen zaio.
EKONOMIA HAZKUNDEA
BPG-a gizarte batek denbora tarte jakin batean ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen balioa da.
Gizarte batean aldi jakin batean izandako ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenaren balioa-handitzea.
Ekoizpen-baliabideak handituta (kantitatea): Ondasunen ekoizpena areagotzeko, baliabide gehiago erabili behar da: langile gehiago, instalazio gehiago, diru gehiago eta abar.
Produktibitatea hobetuta (kalitatea): Bitarteko berak erabiliz ( hau da ekoizpen-baliabide berak), badago unitate gehiago ekoizteko aukera; langileak hobeto prestatzea edota teknologia berriak ezartzea.
Motak :arrow_double_down:
Hala baina, produktibitatea txikitzeko faktoreak ere badaude; zahartutako instalazioa eta teknologiak edo behar bezalako prestakuntzarik gabeko langileak izatea.