Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Antzinako erregimena - Coggle Diagram
Antzinako erregimena
Ekonomia
Eskulangintza
Eskulangileen jarduerak gremioek kontrolatzen zituzten. Lanbide bereko eskulangileen taldeak ziren gremioak; eskulangileen ekoizpena kontrolatzen zuten eta horrek berrikuntzak eragozten zituen. Eskulangileak lantegi txikietan aritzen ziren eta lanabes arruntak erabiltzen zituzten.
Monarkiak errege-manufakturen edo errege-fabriken sorrera
bultzatu zuen. Eskulangileen lantegi handi moduko batzuk ziren, eta bereziki armak eta luxuzko gaiak egiteko erabili ziren.
Merkataritza
Kanpo-merkataritza hazi egin zen, Amerikarekiko eta Asiarekiko salerosketen igoerari esker. Konpainia pribilegiatuek, Ekialdeko Indietako Konpainia Ingelesak esate baterako, merkataritza-harremanak monopolizatzen zituen munduko toki batzuetan, eta haietatik tea, kotoia eta abar inportatzen zituzten Europara.
Hiruko merkataritza ere garatu zen: itsasontziak Europatik Afrikara joaten ziren, han balio gutxiko produktuen truke esklaboak lortu, eta haiek Amerikara eramaten zituzten, saltzeko. Jarduera haietatik ateratako irabaziekin kotoia, azukrea eta abar erosi, eta gero Europan saltzen zituzten.
Nekazaritza
XVIII. mendean nekazaritza eta abeltzaintza ziren jarduera ekonomiko garrantzitsuenak.
Nekazaritza erabat zegoen klimaren mende eta fenomeno metereologiko okerrak gertatzen zirenean uztak galdu, jakiak urritu, prezioak igo eta goseteak izaten ziren.
Lurrik gehienak nobleziaren eta kleroaren jabetzakoak ziren. Nobleziaren lurrak banaezinak ziren; izan ere, maiorazkokoak zirenez, lursail guztiak semerik zaharrenari ematera behartzen zuen legeak.
Gizarte egitura
Oinarrizko ezaugarriak
Pribilegioak
Gizarte bi estamentu pribilegiatuak, noblezia eta kleroa, abantaila handiak zituzten
Immobilismoa
Estamentu batekoa edo bestekoa izatea, jaiotzak erabakitzen zuen eta oso nekeza zen gizartean gora egitea.
Estamentuak
-
Herri xehea
Nekazaria
Talde ugariena ziren, baina oso eragin txikia zuten gizartean. Nekazari gehienak maizter, jornalari nahiz jopu aritzen ziren nobleziaren edota Elizaren lurrak lantzen, eta nork bere jaunari errenta ordaindu behar izaten zion lurrak ustiatzen uzteagatik. Gainera, nekazariek zergak ordaintzen zizkioten erregeari, eta hamarrena Elizari
Burgesia
Merkatariek, medikuek, eskulangileek eta abarrek osatzen zuten. Burges batzuek aberastasun handiak egin zituzten, baina botere politiko txikia zuten. Burgesiak gobernuan parte-hartze handiagoa eta legearen aurreko berdintasuna eskatzen zuen, baina pribilegiatuak helburu horiek eragozten ahalegindu ziren.
Noblezia
Goi-nobleziak
Ondasun handiak zituen, jaurgo-eskubideengatik dirua jasotzen zuen eta administrazioko zein armadako goi-karguak bereak zituen
Behe-nobleziak
Egoera ekonomiko okerragoan egonda, burgesia aberatsarekin ahaidetzen ahalegintzen zen.