Sarritan, gorputz baten edo sistema material baten propietateak kuantitatiboak izaten dira, zenbaki baten eta unitate baten bidez adierazten dira. Hori horrela, borragomaren neurriak 4 cm x 1,5 cm x 1 cm ziren, haren masa 20 g-koa zen, etab. Balio horiek lortzeko, tresna egokiarekin neurtu behar ditugu: luzerak erregela batekin, masa balantza batekin, etab.