Konfidentzialtasuna: ELGA izenekoak (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako
Antolakundeak), bere Informazio Sistemen segurtasunerako jarraibideetan honela
definitzen du: <<datuak edo informazioak, soilik baimenduriko pertsonen, erakundeen
edo mekanismoen eskura egotea, baimenduriko uneetan eta baimenduriko eran >>.
Akatsak prebenitzeko, beharrezkoa izango da sistemarako sarbideen kontrola
diseinatzea: nor sar daitekeen, sistemaren zein partetara, zein unetan eta zein eragiketa
egin dezakeen.