Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
MUSIKA ETA MUSIKAREN ADIERAZPEN GRAFIKOA - Coggle Diagram
MUSIKA ETA MUSIKAREN ADIERAZPEN GRAFIKOA
Noten aurretik
Grezia klasikoko soinuak
Antzinako greziarrek hitzak erabiliz idatzi zuten musikari notazio alfabetikoa deritzo
Soinuak adierazteko alfabeto zahar bateko hitzak erabili zituzten
Hitz horiek musikatu nahi zuten testuaren gainean jartzen zituzten
Pneumak
Notak pneumetan dute jatorria
Musika idazketa hori erdi-aroan erabiltzen zen
Puntuak, makilatxoak eta lerro makotuak jartzen dira musika-piezaren testuaren gainean
Zeinu horiei esker, abeslariek melodia bakoitza gogora zezaketen
Musika Sumerian eta Egipton
Frogarik zaharrena sumeriarrena da
Duela 3.500 urte idatzitako taulatxo bat da, poema bat zen eta Mesopotamian garatu zen.
Egipton ere musika adierazteko eraren bat erabiltzen zuten
kironomia erabiltzen zuten: eskuekin eta besoekin egindaku keinuz musika-notak adierazi
Noten historia
Entzunaldiaren gida
Testua latinez dago eta hots bakarrez entonatzen da; fraide guztiek melodia bera kantatzen dute
Pieza honen melodia silabikoa da, silaba bakoitzari nota bat baitagokio
Gregorianoa ahots musika erlijiosoa da eta musika tresnarik gabe abestutakoa
Antzinako Greziako notazio alfabetiko
Notak ez ezik, batzuetan alfabetoko hizkiak ere erabili izan ditu
Antzinako greziarrek hizkiak erabiltzen zituzten musika idazteko
Gizakia, duela mende askotatik, soinuen altuera eta iraupena zeinuen bidez islatzen saiatu izan da
Kantu misteriotsu eta sakona
Izen hori hartzen du VI. mendeko Gregoriano I.a aita santuaren oroipenetan
Musikaren gaineko ezagutza handia zuen eta sekulako ahalegina egin zuen musika erlijiosoaren alde
Gregorianoa Eliza Katolikoko kantu ofiziala da
Hizki bat akorde bakoitzarentzat
jazzeko eta rockeko partituretan, melodiari laguntzen dioten akordeak hizki bidez adierazten dira
Hizkien eta akordeen baliokideak-
C = Do
D = Re
B = SI
E = Mi
F = Fa
G = Sol
A = La
Tetragramatik pentagramara
XVIII. mendearen hasieran, musika notazioa egungoaren antzekoa zen
Johann Sebastian Bach-ek pentagrama batean idatzitako nota biribilak erabiltzen zituen
Notazio gregorianoan lau lerro erabiltzen dira, hau da, tetragrama bat
Soinuen altuera zehaztasun handiagorekin adierazteko, hainbat lerro horizontal erabiltzen hasi ziren
Marmolezko partitura
Berrogei bat musika testu dira, papiroetan edota harri edo marmol baten gainean idatzitakoak
Arkeomusikologoek deskodetu dituzte horiek guztiak
Grezia klasikoko musika nolakoa zen imajina dezakegu orain arte gordetako musika zatiei esker
Seikilosen epitafioa horietako bat da
Hileta kantu bat da
Euterpe izeneko emakume baten hilobiaren gaineko marmolezko zutabe batean idatzita
Antzara-lumarekin idatzita
XV. mendean inprenta asmatu zutenera arte, musika eskuz idazten zuten
Lan hori fraide espezializatu batzuek egiten zuten: kopiatzaileek
Kopiatzaileek hilabetean eta batzuetan urteak ere behar izaten zituzten eskuizkribu bat egiteko
Kolore biziko marrazkiekin apaintzen zituzten liburu horiek
Kopiatzaileen oinarrizko lanabesak antzara-luma eta tintontzia ziren
Luma mota hori erabiltzeak kodex zaharretako notak karratuak izatea eragin zuen
Horrexek ekarri zuen notazio karratua, gregorianoa ere deitua
Musika kaligrafia
Burua eta kortxetea jartzeko modua
Plika gora begira dagoenean; buruaren eskuinaldean jartzen da, eta behera begira dagoenean; ezkerraldean jartzen da.
Eta kortxetea, plikaren eskuinaldean jartzen da beti.
Plikaren luzera eta noten banaketa
Konpaseko noten banaketa horizontalak proportzionatua izan behar du
Plikaren luzerak pentagramaren altuera baino apur bat txikiagoa izan behar du
Plikak: gora edo behera begira
"si" notak gora edo behera begira egon ahal da, pentagramaren erdian dagoelako
Nota baxuenak gora begira izan behar dute plika, eta altuenak behera begira
Nota-irudi baten zatiak
Nota irudi batek hiru atal ditu
plika
burua
kortxetea
Beltzak eta biribilak ez dute kortxeterik eta biribilak burua bakarrik dauka